11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, administratzailearen plaza huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin administratzailearen plaza huts bat. Hala, hautaproben kalifikazio epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzarraren 2025eko azaroaren 27ko erabaki baten bidez, Fabián David Asio Goicoechea izendatu zen Tuterako Udalaren Ur Batzordeko zerbitzuko administratzaile. Hori dena, betez 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Izangai izendatuak izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Tuteran, 2025eko abenduaren 12an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2516855