2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, gizarte-hezitzaileen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapenak
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 6. Ebazpena eman zuen 2026ko urtarrilaren 7an. Hona hemen:
Amaitu da Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 11ko bilkuran onetsitako deialdiari dagokion hautapen-prozesua (deialdia, gizarte-hezitzaileen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 24an). Deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, plaza hutsak aukeratzeko egintza gauzatu da, eta ondoren, Leire Mendizábal Aguirre eta Maialen Izco Berraondoren aldeko izendapen-proposamena egin da (2025eko 252. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 19koa).
Proposatutako izangaiek ezarritako epean aurkeztu dituzte deialdiko 9.2 eta 9.3 oinarrietan eskatzen diren agiriak, eta dagokion espedientean jaso dira.
Horiek horrela, baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2023 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak, eta aintzat harturik aipatutako deialdiaren hamargarren oinarrian ezarritakoa,
EBAZTEN DUT:
1. Leire Mendizábal Aguirre izendatzea Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko funtzionario, eta adjudikatzea 25303 zenbakia duen plaza hutsa, gizarte-hezitzailearena baita.
Maialen Izco Berraondo izendatzea Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko funtzionario, eta adjudikatzea 25301 zenbakia duen plaza hutsa, gizarte-hezitzailearena baita.
2. Ezartzea 2026ko urtarrilaren 19an jabetu behar dutela plazaz, Zizur Nagusiko udaletxean, 08:00etan. Deialdiaren 10.2 oinarriarekin bat, ez badira lanpostuaz jabetzen ezarritako egunean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte toki-erakunde honetako funtzionario izateko.
3. Adieraztea Maialen Izco Berraondok soilik parte hartzen ahalko duela euskarazko jakite-maila zehaztuta duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Langileriaren Alorrera, agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, eta jakinaraztea interesdunei. Ebazpen honen aurka, hain zuzen, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Zizur Nagusian, 2026ko urtarrilaren 7an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2600143