2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostuak. Industria-ingeniari teknikoaren lanposturako izendatzea. Izendapen berria epaia bete ondoren
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko abenduaren 29an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Amaitu da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuari dagokion industria-ingeniari teknikoaren plaza bat sartzeko prozedura bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketaren sistema bidez betetzeko hautapen-prozesua. Hala, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, eta bat etorrita Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean erabaki bidez [JOB 25-NOV-22 (23/SG)] onetsitako deialdiarekin –2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 19koan–, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 9ko erabaki bidez [JOB 09-DIC-24 (14/RH)], deialdian puntuaziorik handienak erdietsi zuen Antonio Izquierdo Somovilla izendatzea erabaki zuen, eta 2024ko abenduaren 30a ezarri zuen izendatutakoak plaza jabetzan hartzeko data gisa.
Gerora, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abenduaren 15eko erabaki bidez, 190/2025 zenbakidun epaiaren berri izan zuen. Epai hori Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 2025eko urriaren 24an eman zuen prozedura judizialeko 297/2024 zenbakidun autoetan, eta hein batean baiesten du Francisco Javier Iriarte Bazterra jaunak Nafarroako Administrazio Auzitegiko 2024ko urriaren 23ko 1662. ebazpenaren aurka eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 27ko erabakiaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa; epai hori betearazi zuen eta prozedura 2024ko urriaren 9ra atzera egitea erabaki zuen, kalifikazio-epaimahaiak meritu-lehiaketaren behin betiko emaitzak onetsi zituen datara, emaitza horiek jo baitira baliozkotzat.
Beraz, betekizunak egiaztatzeko eta plaza hutsak hautatzeko izapideak eginda, egokia da izendapen berria egitea eta 2024ko abenduaren 9ko erabaki bidez egindako izendapena indarrik gabe uztea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Indarrik gabe uztea 2024ko abenduaren 9ko erabakia [JOB 09-DIC-24 (14/RH)], zeinetan Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko funtzionario izendatu baitzen, industria ingeniari-teknikoaren lanpostuan aritzeko, Antonio Izquierdo Somovilla.
2. Iruñeko Udalako funtzionario izendatzea –industria ingeniari-teknikoaren lanpostuan aritzeko– Francisco Javier Iriarte Bazterra, eta 1-200209-6 plaza esleitzea.
3. Ezartzea izendatutako izangaiak 2026ko urtarrilaren 20an hartu beharko duela plazaren jabetza.
4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean www.pamplona.es/eu argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko abenduaren 29an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2517216