11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, bete daitezen Udaltzaingoko agente lehenaren bi plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez. Izendapena

Alkatearen 2025eko ekainaren 16ko 635 Ebazpenaren bidez, deialdi honen oinarriak onetsi ziren: deialdia, bete daitezen Lizarrako Udaltzaingoko agente lehenaren bi plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez. Lanpostuak funtzionario araubidekoak dira, C mailakoak, eta 7.4 eta 7.30 zenbakiak dituzte plantilla organikoan. Deialdi hori 2025eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 3an.

Epaimahaiak 2025eko urriaren 13an argitaratu zuen trebakuntza-ikastaroa egiteko onartutako izangaien zerrenda, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

Alkatearen 2025eko abenduaren 15eko 1023 Ebazpenaren bidez, Aitor Adín Urtasun izendatu zen Lizarrako Udalaren zerbitzuko agente lehen izateko trebakuntza-ikastaroa egiteko izangai, jarraikiz bi arau hauetan jasotzen diren eskubide eta betebehar guztiei: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua.

Agente lehenaren kategoriara igotzeko trebakuntza-ikastaroa amaitu ondoren, abenduaren 12an Nafarroako Segurtasun Eskolak emandako kalifikazio-akta jaso zen. Akta horretan jasotzen da Aitor Adín Urtasun izangaiak, ikastaroan parte hartu zuenak, "Gai" kalifikazioa lortu zuela.

Prozedura hau arau hauen mende egon da: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua.

Alkatearen abenduaren 12ko 1266 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–Aitor Adín Urtasun izendatzea udal honen plantillako nominadun eta funtzionario, C mailakoa, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostua betetzeko –Udalaren plantilla organikoaren 7.30 kodea duen plazari atxikia–, lanpostuari dagozkion eskubide eta betebeharrekin.

Oinarrietan ezarriarekin bat, 2025eko abenduaren 18a izanen da lanpostuaz jabetzeko data.

Bigarrena.–Izendapen hau Udaltzaingoko buruari jakinaraztea, kargu berriari dagokion bereizgarria eman diezaion.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatutako deialdiaren 10. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Lizarran, 2025eko abenduaren 12an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2516701