11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdi honen helburua da oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (elektrizitateko espezialitatea). Plaza C mailakoa da, obren atalari atxikia dago eta 087 zenbakia dauka plantilla organikoan. Behin betiko zerrenda eta probaren eguna

Berriozarko Udaleko alkateak, 2025eko abenduaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 7an hartutako erabaki baten bidez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, bete zedin Obra alorreko zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (C mailakoa eta elektrizitateko espezialitatekoa), lekualdatze-lehiaketa bidez. Plazak 087 zenbakia du Berriozarko Udalaren plantilla organikoan.

4. oinarriarekin bat, eskabideak aurkezteko epea bukaturik, baztertutako izangairik ez badago, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du zuzenean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da lehen proba non eta noiz eginen den.

Aurrekoa kontuan harturik,

EBATZI DUT:

Lehena.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea aipatutako deialdirako.

–Onartutako izangaiak: Pitillas Martínez, Patxi.

–Baztertuak: inor ere ez.

Bigarrena.–Zehaztea non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioaldiaren lehendabiziko proba. Hain zuzen, 2026ko urtarrilaren 26an izanen da, astelehenarekin, 09:00etan, Berriozarko udaletxeko Batzorde Aretoan.

Hirugarrena.–Ebazpena argitaratzea Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta horren berri ematea sindikatu-ordezkaritzari eta epaimahaikideei.

Berriozarren, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2516497