11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

580/2025 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 26ko 117/2025 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, zehaztu egin zen borondatez parte hartzeko deiak egiteko prozedura, ezarrita dagoena Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 15.3 artikuluan (foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle plazak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren).

Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduak, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle plazak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituenak, bere 15.3 artikuluan, ezartzen du ezen, irakasle plazak betetzeko, borondatez parte hartzeko deiak egiten ahalko direla. Lanerako deiak egiteko modalitate horren xedea da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda arrunten bidez bete ezin izan diren plazak betetzea.

Lanerako dei horiek arautzen dituen prozedura Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 26ko 117/2025 Ebazpenean jasota dago. Ebazpen horren eranskinean, laugarren atalean, lan eskaintzak betetzeko deia eta esleipena jasotzen dira, eta 3. azpiaatalean, prozeduran parte hartzen duten izangaien arteko lehentasun-ordena ezartzen da.

Hezkuntzako kontseilariaren 70/2025 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 10. artikulua aldatzen da (agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuan aldi baterako kontratuekin irakasle plazetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dira), foru aginduaren 10. artikuluan aurreikusitako kontratazio berezirako izangaien zerrenden eraketa arautzearren, bai eta zerrenda horiek kudeatzeko arauak ematearren ere, kontratazio mota hori gero eta gehiago erabili beharra dagoelako (batez ere, kidego, espezialitate, hizkuntza eta profil jakin batzuetan), eta bermatzeko asmoz, alde batetik, kontratazioak arin egiten direla, hezkuntza-zerbitzu publikoa behar bezala eman ahal izateko, eta bestetik, errespetatzen direla izangaien berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak, kontratazioa eraendu behar dutenak.

Aldaketa horren ondoren, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 10. artikuluaren 7. apartatuak ezartzen du ezen, 15.3 artikuluaren arabera borondatez parte hartzeko egiten diren deietan, I. eranskinean eskatutako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaileek lehentasuna izanen dutela 10. artikulu horretan araututako zerrendetan dauden izangaien aurrean.

Ondorioz, lehentasun hori jaso behar da borondatez parte hartzeko deien araudian, eta zentzu horretan egokitu behar da Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 26ko 117/2025 Ebazpenaren eranskinaren testua (ebazpen horren bidez, zehaztu egiten da borondatez parte hartzeko deiak egiteko prozedura, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 15.3 artikuluan ezarrita dagoena).

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 26an emandako 117/2025 Ebazpena, zeinaren bidez zehaztu egin baitzen borondatez parte hartzeko deiak egiteko prozedura, ezarrita dagoena Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 15.3 artikuluan (foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle plazak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren). Zehazki, ebazpen horren eranskineko laugarren apartatuko hirugarren azpiapartatua aldatzen da, honela idatzita geldituko baita:

"3. Irakasleak kontratatzeko eskumena duen zerbitzuak izangaien lehentasun-ordena honen arabera eginen ditu lanerako deiak, bai eta eskaintzen esleipena ere:

–Lehenik, 37/2020 Foru Aginduaren 4., 5., 7. 8. eta 9. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz kasuan kasuko lanposturako eratutako zerrendetan sartuta dauden izangaiei deituko zaie, zehazki, atzerriko hizkuntza-eskakizun bera duten lanpostuetako zerrendetakoei edo kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko zerrendetakoei, betiere deialdia argitaratzen den unean lanerako prest badaude, zerrenda horietan duten lehentasun-ordenaren arabera eta izangai bakoitzak hautatutako eskaintzen arabera.

–Bigarrenik, deialdia argitaratzen den unean antzeko espezialitate bati dagokion aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda batean lanerako prest ageri diren izangaiei deituko zaie –betiere zerrenda hori 37/2020 Foru Aginduaren 4., 5., 7. 8. eta 9. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz eratu bada–, zerrendan duten lehentasun-ordenaren arabera eta izangai bakoitzak hautatutako eskaintzen arabera.

–Hirugarrenik, deialdia argitaratzen den unean kasuan kasuko lanpostuko zerrendetan eskuragai ez dauden izangaiei deituko zaie –betiere zerrenda hori 37/2020 Foru Aginduaren 4., 5., 7. 8. eta 9. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz eratu bada–, zehazki, atzerriko hizkuntza-eskakizun bera duten lanpostuetako zerrendetakoei edo kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko zerrendetakoei, zerrenda horietan duten lehentasun-ordenaren arabera eta izangai bakoitzak hautatutako eskaintzen arabera.

–Laugarrenik, deialdia argitaratzen den unean antzeko espezialitate bati dagozkion aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan eskuragai ez dauden izangaiei deituko zaie –betiere zerrenda horiek 37/2020 Foru Aginduaren 4., 5., 7. 8. eta 9. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz eratu badira–, zerrendan duten lehentasun-ordenaren arabera eta izangai bakoitzak hautatutako eskaintzen arabera.

–Bosgarrenik, kasuan kasuko lanpostuaren kontratazio zerrendetan sartuta ez dauden pertsonei deituko zaie, hots, ez atzerriko hizkuntza-eskakizun bera duten lanpostuetako zerrendetan, ez kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko zerrendetan, ez eta antzeko espezialitateetako zerrendetan ere ez daudenei, betiere 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean ezarritako titulazio baldintzak betetzen badituzte. Hirugarren apartatuan aipatzen den plataforman eskaera sartzen den ordenaren arabera ezarriko da lehentasun-ordena.

–Seigarrenik, 37/2020 Foru Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz kasuan kasuko lanposturako eratutako zerrendetan sartuta dauden izangaiei deituko zaie, zehazki, atzerriko hizkuntza-eskakizun bera duten lanpostuetako zerrendetakoei edo kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko zerrendetakoei, betiere deialdia argitaratzen den unean eskuragai badaude, zerrenda horietan duten lehentasun-ordenaren arabera eta izangai bakoitzak hautatutako eskaintzen arabera.

–Zazpigarrenik, deialdia argitaratzen den unean, 37/2020 Foru Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz kasuan kasuko lanposturako eratutako zerrendetan eskuragai ez dauden izangaiei deituko zaie, zehazki, atzerriko hizkuntza-eskakizun bera duten lanpostuetako zerrendetakoei edo kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko zerrendetakoei, zerrenda horietan duten lehentasun-ordenaren arabera eta izangai bakoitzak hautatutako eskaintzen arabera.

–Azkenik, 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean ezarritako baldintzaren bat ez betetzeaz gainera, kasuan kasuko lanpostuaren inolako kontratazio zerrendatan sartuta ez dauden pertsonei deituko zaie, hots, ez atzerriko hizkuntza-eskakizun bera duten lanpostuetako zerrendetan, ez kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko zerrendetan, ez eta antzeko espezialitateetako zerrendetan ere ez daudenei".

2. Aldatzea Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 26an emandako 117/2025 Ebazpena, zeinaren bidez zehaztu egin baitzen borondatez parte hartzeko deiak egiteko prozedura, ezarrita dagoena Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 15.3 artikuluan (foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle plazak aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren). Zehazki, ebazpen horren eranskineko laugarren apartatuko bosgarren azpiapartatua aldatzen da, honela idatzita geldituko baita:

"5. Eskaintzak esleitzeko, ezinbestekoa izanen da izangaiak frogatzea betetzen dituela kasuan kasuko kidegoko, espezialitateko eta hizkuntzako kontratazio zerrendetan sartzeko eskatzen diren baldintzak. Era berean, izangai guztiek frogatu beharko dute, hala badagokio, eskainitako plaza betetzeko eskatzen den hizkuntza-eskakizuna dutela.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatuko baldin eta eskaintza esleitzen bazaio 3. apartatuko azken hiru kasuetan zehaztutako egoeretako batean dagoen izangairen bati".

3. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratzea (www.nafarroa.eus).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta jakinaraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko abenduaren 9an.–Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Esther Rubín León.

Iragarkiaren kodea: F2516448