Iragarkia
11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1221E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Desgaitasuna duten Pertsonen Arloko Gizarte Ekimeneko Entitateentzako Dirulaguntzen Deialdia 2026rako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren kodea: 874248.
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte-zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea; haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Orobat, xedatzen du gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.
Agindu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte-laguntzen arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen, bat etorriz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluarekin. Agindu hori Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluarekin lotu behar da; izan ere, horren arabera, botere publikoek desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonal osoa eta inklusio soziala bermatuko duten politikak bultzatuko dituzte, ingurune irisgarrietan. Era berean, kolektibo horretako erakundeen parte-hartzea sustatuko dute, legeak ezartzen duen moduan. Bereziki artatuko dira emakumeen eta desgaitasuna duten adingabeen premia espezifikoak.
Martxoaren 30eko 30/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen. "Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskineko C) 16 apartatuan, desgaitasuna duten pertsonen arloan aritzen diren gizarte-zerbitzuetako entitateentzako dirulaguntzak ezartzen ditu, eta xedatzen du baliabidearen helburua dela desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak gauzatzea eta horrelako programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateetan asoziazionismoa sustatzea.
Bat etorriz Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluarekin, dirulaguntzen deialdi hau ez dago Europar Batasuneko estatu-laguntzen araubidearen menpe, ez baitago distortsiorik ez merkatuan ez lehian. Izan ere, dirulaguntzaren hartzaileak irabazi-asmorik gabeko entitateak dira, desgaitasuna duten pertsonen esparruan zerbitzu ematen dutenak, eta halakoek ez dute eragin ekonomikorik merkatuan, asoziazionismoa sustatzeak eta autonomia pertsonala bultzatu eta mendekotasuna prebenitzeko programak gauzatzeak ez dutelako etekinik sortzen; programa horiek badute, ordea, berebiziko interes soziala, desgaitasuna duten pertsonen premia espezifikoei erantzuten dietelako eta laguntza ematen dietelako desgaitasuna duten pertsonen familiei.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzei aplikatzeko araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du. Horren arabera, honako hau joko da norgehiagokatzat: dirulaguntzak emateko aurkezten diren eskabideak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio-irizpideei jarraituz, eta irizpide horien arabera balorazio onena lortzen duten eskabideei dirulaguntza ematea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Salbuespenez, oinarri arautzaileetan hala aurreikusiz gero, dirulaguntzetarako bideratu den gehieneko zenbateko osoa dirulaguntzaren onuradunen artean hainbanatzea proposatuko da.
Azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeak, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoak, ezartzen du nahitaezkoa dela klausula sozialak sartzea dirulaguntzen oinarrietan edo horiek emateko arauetan. Kontuan izanda deialdi hau desgaitasunaren sektoreko entitateei zuzenduta dagoela, zeinetan deialdi honen xedeko programek helburu baitute berariaz erantzutea desgaitasuna duten pertsonen premiei, haien autonomia eta bizi-kalitatea bermatuta, bai eta mendekotasunari arreta ematea eta aurrea hartzea ere, baldintza hori osorik betetzen da.
Era berean, deialdiaren oinarrietako balorazio-irizpideen bidez, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea lehenesten da, eta sustatzen da desgaitasuna duten pertsonek beren bizitzako prozesu osoan parte-hartze eraginkorra izan dezatela, autonomia pertsonala bultzatuta.
Ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.
Ikusirik espedienteari lotutako txosten teknikoak eta juridikoak, argi dago egokia eta interes publikokoa dela deialdi hau onestea, eta legezkoak direla deialdia eta oinarri arautzaileak.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz.
AGINTZEN DUT:
1. 2026ko deialdiaren oinarriak onestea desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko. Oinarriak foru-agindu honen I., II., III. eta IV. eranskin gisa jaso dira.
2. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek erreserbatu dira:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
920005-93100-4819-231B11: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako dirulaguntzak | 2026 | 1.564.656,00 |
920005-93100-4819-231B09: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak. | 2026 | 1.050.598,00 |
920005-93100-4819-231B10: Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak | 2026 | 1.065.180,00 |
920005-93100-4819-231B12: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Sustapena | 2026 | 355.934,00 |
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskabideak kontuan hartuta:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
920005-93100-4819-231B11: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako dirulaguntzak | 2026 | 1.564.656,00 |
920005-93100-4819-231B09: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak. | 2026 | 1.050.598,00 |
920005-93100-4819-231B10: Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak | 2026 | 1.065.180,00 |
920005-93100-4819-231B12: Funtsak 0,7 Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Sustapena | 2026 | 355.934,00 |
Aurrekontuko partida horien zenbakiak, izenak eta zenbatekoak 2026ko gastu-aurrekontuan onartzen diren antzeko aurrekontu-partiden eta kredituaren araberakoak izanen dira.
Deialdian aurreikusitako zenbatekoaz gain, beste zenbateko gehigarri bat ere baimentzen ahalko da, gehienez 200.000 eurokoa. Halakoetan, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako kasuetako bat gertatu beharko da.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluarekin bat, %0,7ko funtseko partidak handitzen ahalko dira, eta horrenbestez hasiera batean aurreikusitako zenbatekoak ere handitu, Adinekoen Programa Globaleko aurtengo deialdian gerakinik baldin bada, betiere, deialdiaren gaineko ebazpena eman baino lehen.
3.1. 920005 93100 4819 231B09 partidan baimendutako zenbatekotik: PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak: 220.000 euro "Programa Globalean" egituratutako modalitaterako.
3.2. "Asoziazionismoa sustatzea" modalitateko dirulaguntzak haientzat erreserbatutako partidaren guztizkora iristen ez badira, soberakin hori gehituko zaio "Programak garatzea" modalitaterako baimendutako zenbatekoari.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru-agindu hau eta eranskinak.
5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
6. Foru-agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.
Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
I. ERANSKINA.–ARAUDI OROKORREKO OINARRIAK
Desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2026. urtean autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko eta asoziazionismoa sustatzeko
1.–Xedea eta modalitateak.
1.1. Xedea.
Deialdi honen xedea da desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea 2026ko ekitaldirako, desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunaren prebentzioko programak garatze aldera, bai eta horretan ari diren irabazi-asmorik gabeko entitateen artean asoziazionismoa sustatze aldera ere.
Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak.
1.2. Modalitateak.
Deialdi honen ondorioetarako, proiektutzat hartuko da entitate bakoitzak dirulaguntza eskatzen duen modalitate-multzoa, eta bi laguntza-modalitate ezarriko dira, elkarren osagarriak eta bateragarriak:
a) "Asoziazionismoa sustatzea".
b) "Programak garatzea".
2.–Entitate onuradunak.
2.1. Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten irabazi-asmorik gabeko entitateak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradunak, desgaitasuna duten pertsonen arloan eta ez bestetan esku hartzen badute, irabazi-asmorik gabeko entitateetan asoziazionismoa sustatuz eta desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien autonomia pertsonala sustatzera eta mendekotasuna prebenitzera bideratutako programen garapena bultzatuz.
Entitatetzat joko dira, foru-agindu honen ondorioetarako:
a) Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak: berariazko helburua dutenak desgaitasuna duten pertsonen eta/edo haien familien arloan aritzea.
b) Federazioak: desgaitasuna duten pertsonen eta/edo beren familien entitateen batasuna, antzeko figura juridikoaren bitartez federatuak edo batuak.
Ez zaie dirulaguntzarik emanen elkarte, fundazio edo federazioei, baldin eta haien forma juridikoa ez bada lotuta dauden elkarteena eta elkarte horiek entitate berriak proposatzen dituen jarduerak egin baditzakete.
2.2. Era berean, dirulaguntzen onuradun izan daitezke, "Programa globala" (III. eranskina, 1.2.b) izenekoan egituratutako modalitatean, Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateak, esku hartzen badute bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan, eta esparru horretan beren bazkideentzat mesedegarriak diren programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte autonomia pertsonala bultzatze eta mendekotasuna prebenitze aldera.
3.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintza orokorrak.
Aurreikusitako bi modalitateetako edozeinetan parte hartu nahi duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.
b) Egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean izatea edo ordezkaritza iraunkor bat izatea lurralde honetan. Azken kasu horretan, gutxienez 3 urteko antzinatasuna izan behar dute Nafarroako Foru Komunitatean, eta behar adinako egitura eta antolaketa izan behar dute, gauza izan daitezen erabakiak hartzeko eta deialdi honetan aurkeztutako proiektuak autonomiaz kudeatzeko.
c) Irabazi-asmorik ez edukitzea.
d) Entitatearen helburua izatea, estatutuen edo antzeko beste dokumentuen arabera, desgaitasuna duten pertsonentzako eta/edo haien familientzako jarduerak egitea.
e) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.
f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzea adostu izana.
g) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.
h) Ezin dute eduki ezarrita zehapenik ez kondenarik administrazio-ebazpen edo epai judizial irmo baten bitartez sexu- edo genero-diskriminaziotzat jotzen diren lan-jarduketak egiteagatik edo onartzeagatik.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz lagundutako jarduerak iraun bitartean.
4.–Eskabideak aurkeztea.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.
4.1.1. Eskabideak aurkezteko epea honako hau izanen da:
"Asoziazionismoa sustatzea" modalitatean, 20 egun natural, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
"Programak garatzea" modalitatean, 30 egun natural, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4.1.2. Dirulaguntza jasotzeko eskabideak, lehentasunez, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan dagoen fitxaren bidez aurkeztuko dira, eskabidea izapidetzeko botoia sakatuta. Fitxarako sarbidea izapideen bilatzailean dago: www.navarra.es, "Laguntzak eta dirulaguntzak" botoian.
Dokumentazioa deialdi honetako modeloen arabera aurkeztuko da, dokumentu bereizietan, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela.
Eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da. Sarrera-data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.
Dirulaguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.
4.1.3. Eskabideak epez kanpo aurkezten badira, haiek ez onartzeko ebazpena eman eta interesdunei jakinaraziko zaie Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41. artikuluan zehaztutako eran.
4.2. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra, modalitate batean zein bestean.
a) Elkartearen edo entitatearen estatutuen kopia, dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta.
b) Kasuan kasuko erregistroan inskribatu izanaren adierazpena.
c) Dirulaguntzaren eskabidea sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren nortasun-agiri nazionala.
d) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.
e) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena entitateak eta administratzaile edo ordezkariak ez dutela urratzen dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.
f) Dirulaguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretiko funts-horniduraren beharra azaltzen duen adierazpena, kasua bada, deialdi honen 10. apartatuan ezarri bezala.
g) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.
h) Dirulaguntza-eskabidea, V. eranskineko ereduaren araberakoa.
i) Entitatearen proiektu teknikoa, V. eranskineko dokumentu-ereduen arabera.
Asoziazionismoa sustatzeko modalitatean parte hartzen duten entitateen kasuan, berariaz jasoko dira elkarteak sustatzeko proposatutako oinarrizko jarduerak.
Entitateak garatutako jarduketa eta programei dagokienez, ez da beharrezkoa izanen entitateak "programen" modalitatean diruz laguntzeko eskatzen dituenei buruzko informaziorik eranstea (III. eranskina).
Formatuari dagokionez, entitatearen proiektu teknikoa gehienez 30 orrialdetan garatu beharko da, behar bezala zenbakituta, DIN A4 tamainan eta alde biko inprimaketan; zenbaketatik kanpo utziko dira azala eta aurkibidea. Letra mota Arial edo antzekoa izanen da, gutxienez 10 puntukoa, eta lerroartea arrunta. Grafikoek gutxienez 9 puntuko letra izanen dute, eta ez dute orrialde osoa hartzen ahalko. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.
Idazketari dagokionez, proiektu teknikoa hizkuntza argi eta zehatzean idatziko da, nahasmendua edo anbiguotasuna eragin dezaketen adierazpenak saihestuz; hizkuntza inklusiboa erabiliko da eta genero-ikuspegia sartuko da, pertsonei buruzko datuak sexuaren arabera bereizita.
j) Entitateak abian den urterako duen diru-sarrera eta gastuen aurrekontua (V. eranskina).
k) Entitatearen ordezkariak egindako erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren arabera, honako hauei buruzkoa: bazkide kopurua, eskabidea egin aurreko urteko abenduaren 31ko kuotak eta kuotak egunean dituzten bazkideen ehunekoa. Federazioen kasuan, eskabidea egin aurreko urteko abenduaren 31n federatuta zeuden entitateen zerrenda, entitate federatuen kuotaren urteko zenbatekoa eta kuotak ordaindu dituzten entitateen ehunekoa aurkeztuko dira. Elkarteez bestelako forma juridikoak dituzten eta elkartekiderik ez duten entitateen kasuan, entitatearen jardueretan parte hartzen duten pertsonen datuak emanen dira, hileko partaidetza-kuotak eta aurreko urteko abenduaren 31n partaidetza-kuotak ordaindu dituzten parte-hartzaileen ehunekoa.
l) Entitateak abian den urterako kontratatuak dituen edo kontratatu asmo dituen langileen zerrenda, V. eranskineko ereduaren arabera, Excel formatuan. Zerrenda horretan jasoko dira dirulaguntzaren xede diren modalitateei egozteko ehunekoak (zenbaki osoak), kontratatutako pertsonak jarduera egiten duen herria eta desgaitasun-ziurtagiria duen.
m) Entitatearen lokalen datuak, V. eranskineko ereduaren arabera, lokal bakoitzean ematen den zerbitzu mota adieraziz.
n) I. eranskin honetako hamahirugarren oinarrian araututako gardentasuna betetzeko dokumentazioa aurkeztuko da eskabideko "Gardentasuna" atalaren bidez.
o) Entitatearen aurreko urteko memoria teknikoa, V. eranskineko ereduaren araberakoa.
Formatuari dagokionez, memoria gehienez 20 orrialdetan egin beharko da, behar bezala zenbakituta, DIN A4 tamainan eta alde biko inprimaketan; zenbaketatik kanpo utziko dira azala eta aurkibidea. Letra mota Arial edo antzekoa izanen da, gutxienez 10 puntukoa, eta lerroartea arrunta. Grafikoek gutxienez 9 puntuko letra izanen dute, eta ez dute orrialde osoa hartzen ahalko. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.
Idazketari dagokionez, txostena hizkuntza argi eta zehatzean idatzita egonen da, nahasmendua edo anbiguotasuna eragin dezaketen adierazpenak saihestuz; hizkuntza inklusiboa erabiliko da eta genero-ikuspegia sartuko da, pertsonei buruzko datuak sexuaren arabera bereizita.
p) Entitateak eskabidearen aurreko urtean izandako emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), V. eranskineko ereduaren arabera.
Bestalde, ez da beharrezkoa izanen o) eta p) letretan eskatutako dokumentuak aurkeztea, horiek administrazioaren esku badaude eta aldaketarik izan ez badute.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen edozein administraziok egindako dokumentuak aurkeztea, baldin eta entitateak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.
Entitateak, nahi izanez gero, bestelako eranskin osagarriak aurkezten ahalko ditu. Eranskin horiek argibideetarako eta ez beste ezertarako izanen dira, eta baloratzeko behar diren nahitaezko dokumentuetatik behar bezala bereiziak aurkeztuko dira.
4.3. Eskabideko akatsak zuzentzea.
Eskabidearekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean edo oso-osorik ez badaude, instrukzio-organoak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, eta adieraziko dio horrela egin ezean haren eskabidea ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala.
Orobat, instrukzio-organoak noiznahi eskatzen ahalko du deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria, baita behar diren agiriak ere, frogatzeko osorik betetzen direla oinarri hauetako baldintzak.
Eskabidearen zuzenketa edo dokumentazio osagarria aurkeztea Nafarroako Gobernuaren webgunean dagoen deialdiaren fitxako "Zuzendu" botoiaren bidez izapidetuko da. Fitxarako sarbidea izapideen bilatzailean dago: www.navarra.es, "Laguntzak eta dirulaguntzak" botoian.
5.–Antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.
Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari esleitu zaizkio.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.
6.–Arau orokorrak: dirulaguntzak emateko prozedura, lehentasunak eta balorazioa.
6.1. Laguntzak emateko prozedura.
Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskabideak erkatuz, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.
Modalitate bakoitzerako eskabideak bereiz baloratu eta ebatziko dira, kasuan kasuko eranskineko balorazio-irizpideei jarraikiz. Eskabideak baloratzeko eta dirulaguntzak emateko, lehentasun hauek ezarri dira:
6.2. Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea.
Lehenik, entitatea proiektuko arduradun den baloratuko da, alegia, hura garatzeko duen gaitasuna. Atal honetan gehienez 100 puntu lor daitezke, IV. eranskineko irizpide eta puntuazioen arabera, eta entitateak gutxienez 60 puntu lortu beharko ditu dirulaguntza eskatzen den edozein modalitate baloratu ahal izateko.
Bigarrenik, entitateak parte hartzen duen modalitate bakoitza baloratuko da, eta lehentasuna izanen dute A) modalitateko "Asoziazionismoa sustatzea" eskabideek eta, ondoren, B) modalitateko "Programak garatzea" eskabideek.
7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa modalitate bakoitzerako esleituko da, lortutako puntuazioaren eta aurrekontuetan erabilgarri dagoen kredituaren arabera, kontuan harturik aurreko oinarrian ezarritako lehentasunak. Horretarako, eranskinetako arauei jarraituko zaie, kontuan hartuta betiere a) modalitateko esleipena ("Asoziazionismoa sustatzea") behin betikoa izanen dela eta b) modalitateko ("Programak garatzea") dirua esleitu aurretik eginen dela.
Dirulaguntzaren zenbatekoa modalitate bakoitzean aurreikusten den gehieneko dirulaguntzaren eta eskatzen den dirulaguntzaren arabera esleituko da.
Balorazio ekonomikoaren ondoriozko diru zenbatekoa, guztira, aurrekontuetan dagoen kreditua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoaren aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira bi modalitateetan.
8.–Prozeduraren ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.
Eskabideak ebaluatu ondoren, puntuazioa emanen da, behin betiko balorazioa zehaztuko duena, eta horren ondoren dirulaguntzaren zenbatekoa finkatuko da.
Instrukzio-organoak egindako ebazpen-proposamenak ikusita, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emanen du.
Ebazpenak entitate interesdunei jakinaraziko zaizkie, eta adieraziko dira ebazpena emateko aintzat hartutako oinarriak, dirulaguntza hartzen duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, beste eskabideak ukatzeko arrazoiak. Dirulaguntza emanez gero, helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea zehaztuko dira.
Aurrekoa deusetan galarazi gabe, Nafarroako Gobernuko webgunean argitaratuko dira dirulaguntzak emateko ebazpenak. Argitalpen horretan honako hauek adieraziko dira: deialdia, aurrekontuko zer kredituri egozten zaizkion dirulaguntzak, entitate onuradunak, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.
Ebazpenak eman eta jakinaraziko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.4 artikuluan legez ezarritako gehieneko epean. Epe hori bukatuta, entitate interesdunek ulertzen ahalko dute eskabidea ezetsi egin dela. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da berariazko edo presuntziozko ebazpenaren kontra, eta zuzendu behar zaio Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, bat etorriz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzkoa) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
9.–Bateragarritasuna.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein laguntzarekin. Hala ere, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo diruz lagundutako jardueraren berezko baliabide batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.
10.–Dirulaguntzaren ordainketa.
Ordainketa onuradunaren kontuan eginen da, Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzan agertzen den horretan. Kontu hori kontsultatu eta, hala badagokio, alda daiteke esteka honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta, ziurtagiri digitalaren edo Cl@ve-ren bidez sartuta.
Dirulaguntza ordaintzeko, beharrezkoa izanen da kasu guztietan irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua betetzea, horren bidez arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun beharrak.
Oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluaren arabera ordainduko da dirulaguntza, jarduera egin dela justifikatu ondoren, eranskin honen 11. oinarriari jarraikiz.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluari jarraituz, dirulaguntzaren aurrerakinak ordaintzeko aukera dago, entitateak hala eskatuz gero: horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat entitatearen izenean dauden banku-kontuak agertzeko, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat (kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena), edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.
Emandako dokumentazioa aztertuta, aurrerakinak ordaintzeko baldintzak betetzen ote diren baloratuko du organo kudeatzaileak.
Aurreko atalean eskatutako baldintza betez gero, aurrerakinak honela ordainduko dira:
a) Emaniko dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarra eginen da, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzen denean.
b) Emaniko dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez bi zatitan ordainduko da: lehenbizikoa, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzearekin batera, eta hurrengoa edo hurrengoak, aurretik ordaindutako zenbatekoari dagokion gauzatzearen justifikazio ekonomikoa egin ondoren.
11.–Justifikazioa.
Justifikazio partzialak eta hondarreko justifikazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean esekitako deialdiaren fitxako "Justifikatu" botoiaren bidez aurkeztuko dira.
11.1. Justifikazio partzialak.
11.1.1. Ordainketa aurreratu bakarra.
Aurreratutako ordainketa bakarraren bidez ordaintzen zaien entitateek proiektuaren martxari buruzko txosten tekniko labur bat aurkeztuko dute, V. eranskineko ereduaren arabera, jardueren gauzatze-maila eta aurreikusitako aurrekontuarekiko gauzatze-maila ekonomikoa jasoz. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.
Formatuari dagokionez, bitarteko txostena gehienez 10 orrialdetan egin beharko da, behar bezala zenbakituta, DIN A4 tamainan eta alde biko inprimaketan; zenbaketatik kanpo utziko dira azala eta aurkibidea. Letra mota Arial edo antzekoa izanen da, gutxienez 10 puntukoa, eta lerroartea arrunta. Grafikoek gutxienez 9 puntuko letra izanen dute, eta ez dute orrialde osoa hartzen ahalko. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.
Idazketari dagokionez, tarteko txostena hizkuntza argi eta zehatzean idatzita egonen da, nahasmendua edo anbiguotasuna eragin dezaketen adierazpenak saihestuz; hizkuntza inklusiboa erabiliko da eta genero-ikuspegia sartuko da, pertsonei buruzko datuak sexuaren arabera bereizita.
11.1.2. Justifikatu ondorengo ordainketa.
Dirulaguntza gastuak justifikatu ondoren jasotzen duten entitateek justifikazio partziala aurkeztuko dute ordainketa baten gastua justifikatzen duten bakoitzean. Lehendabiziko justifikazio partziala abian den urteko irailaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko da.
Azken ordainketa egiteko, aurretiko justifikazioa abian den urteko azaroaren 10ean aurkeztuko da beranduenez. Salbuespenez, eta behar bezala justifikatuz gero, azaroaren 22ra arte aurkezten ahalko da.
Gehienez bi justifikazio onartuko dira.
11.1.3. Ordainketa zatikatu aurreratuak.
Aldez aurretiko ordainketa zatikatuaren bidez ordaintzen zaien entitateek, bigarren ordainketa egiteko, lehen ordainketa aurreratuaren justifikazioa aurkeztuko dute, azaroaren 10a baino lehen. Salbuespenez, eta behar bezala justifikatuz gero, azaroaren 22ra arte aurkezten ahalko da.
11.1.4. Ordainketa aurreratuetarako dokumentazioa.
11.1.2 (Justifikatu aurreko ordainketak) eta 11.1.3 (Ordainketa zatikatu aurreratuak) apartatuei dagokien justifikazio partziala egiteko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Proiektuaren martxari buruzko bitarteko txosten narratibo laburra, V. eranskineko ereduaren araberakoa, jardueren gauzatze-maila eta aurreikusitako aurrekontuarekiko gauzatze-maila ekonomikoa jasotzen dituena.
Formatuari dagokionez, entitatearen bitarteko txostena gehienez 10 orrialdetan egin beharko da, behar bezala zenbakituta, DIN A4 tamainan eta alde bikoitzeko inprimaketan; zenbaketatik kanpo utziko dira azala eta aurkibidea. Letra mota Arial edo antzekoa izanen da, gutxienez 10 puntukoa, eta lerroartea arrunta. Grafikoek gutxienez 9 puntuko letra izanen dute, eta ez dute orrialde osoa hartzen ahalko. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.
Idazketari dagokionez, tarteko txostena hizkuntza argi eta zehatzean idatzita egonen da, nahasmendua edo anbiguotasuna eragin dezaketen adierazpenak saihestuz; hizkuntza inklusiboa erabiliko da eta genero-ikuspegia sartuko da, pertsonei buruzko datuak sexuaren arabera bereizita.
b) Justifikazioa aurkeztu arte kontabilizatu diren gastuen zerrenda, V. eranskineko ereduaren arabera, Excel formatuan eta digitalki sinatutako PDF formatuan.
Jasotako dirulaguntzari aplikatu zaizkion gastuen zerrenda, kontzeptuka, non agiri-zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, data eta zenbatekoa zehaztuko baitira. Zerrenda horrekin batera, dagozkion egiaztagiriak, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira, gastuen zerrendako hurrenkerari jarraituz. Egiaztagiri gisa, bankuko kontu-laburpenak, ordainagiriak, fakturak eta antzeko agiriak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz, horren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua.
Gastuen zerrenda hori entitateek telematika bidez igorriko dute, entitatearen legezko ordezkariaren sinadura digitala duela, eta adierazirik gastuok dirulaguntza honetarako baizik ez direla aurkeztu.
Gastu hauek kontabilizatuko dira: pertsonal gastuak, ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak, 2026ko abenduaren 31ra bitarte egin badira eta 2027ko otsailaren 15era arte ordaintzen ahal badira.
Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidaliko die onartutako gastuen zerrenda entitateei, gastuen aldaketak barne (halakorik baldin badago), eta ziurtatuko du onartutako dokumentazioa aurkeztu izana Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian, jasotako dirulaguntza justifikatzeari begira.
11.2. Hondarreko justifikazioa.
Dirulaguntza eman eta hurrengo urteko urtarrilean entitate onuradunak honako agiri hauek aurkeztuko ditu jarduera gauzatu dela justifikatzeko:
a) Lehenago aurkeztu ez badu, eta azken ordainketa justifikatzeko, kontzeptu bakoitzerako dirulaguntzari aplikatutako gastuen zerrenda, oinarri honen 11.1.4.b) puntuan azaldutako moduan.
b) Entitatearen memoria teknikoa, V. eranskineko ereduaren arabera.
Formatuari dagokionez, entitatearen memoria teknikoa gehienez 20 orrialdetan garatu beharko da, behar bezala zenbakituta, DIN A4 tamainan eta alde biko inprimaketan; zenbaketatik kanpo utziko dira azala eta aurkibidea. Letra mota Arial edo antzekoa izanen da, gutxienez 10 puntukoa, eta lerroartea arrunta. Grafikoek gutxienez 9 puntuko letra izanen dute, eta ez dute orrialde osoa hartzen ahalko. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.
Idazketari dagokionez, txostena hizkuntza argi eta zehatzean idatzita egonen da, nahasmendua edo anbiguotasuna eragin dezaketen adierazpenak saihestuz; hizkuntza inklusiboa erabiliko da eta genero-ikuspegia sartuko da, pertsonei buruzko datuak sexuaren arabera bereizita.
c) Entitatearen emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), V. eranskineko ereduaren arabera.
Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:
–Langileak.
–Jarduerak.
–Funtzionamendua.
d) Diruz lagundutako programa bakoitza gauzatzeari buruzko memoria teknikoa, V. eranskineko ereduaren arabera.
Formatuari dagokionez, programa bakoitzaren memoria teknikoa gehienez 10 orrialdetan garatu beharko da, behar bezala zenbakituta, DIN A4 tamainan eta alde bikoitzeko inprimaketan; zenbaketatik kanpo utziko dira azala eta aurkibidea. Letra mota Arial edo antzekoa izanen da, gutxienez 10 puntukoa, eta lerroartea arrunta. Grafikoek gutxienez 9 puntuko letra izanen dute, eta ez dute orrialde osoa hartzen ahalko. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.
Idazketari dagokionez, txostena hizkuntza argi eta zehatzean idatzita egonen da, nahasmendua edo anbiguotasuna eragin dezaketen adierazpenak saihestuz; hizkuntza inklusiboa erabiliko da eta genero-ikuspegia sartuko da, pertsonei buruzko datuak sexuaren arabera bereizita.
e) Diruz lagundutako programen emaitzen kontua (sarrerak eta gastuak), V. eranskineko ereduaren arabera.
Diru-sarreren kapituluan, entitateak azalduko ditu diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jasotako diru-sarrerak, zehaztuta funts horien zenbatekoa eta jatorria, barnean direla Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandakoarekin bateragarriak diren dirulaguntzak. Diru-sarrerak guztira ezin dira izan diruz lagundutako jarduera egiteko kostuak baino handiagoak.
Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:
–Langileak.
–Jarduerak.
f) Diruz lagundutako programa bakoitzaren erabiltzaileen zerrenda, sexuaren arabera bereizia, V. eranskineko ereduaren arabera.
g) Sustapeneko guztizko gastuaren zerrenda (funtzionamendua eta langileak) eta/edo diruz lagundutako programak, V. eranskineko ereduaren arabera, Excel formatuan eta digitalki sinatutako PDF formatuan.
Halaber, entitateak instrukzio-organoaren eskura utziko ditu jatorrizko fakturak.
12.–Entitate onuradunen betebeharrak.
a) Proiektua gauzatzea entitateak eskabidean eta dirulaguntza emateko baldintzetan zehaztu bezala, modalitateetako edozeinetan.
b) Eranskin honen 11. oinarrian aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta hondarrekoak aurkeztea.
c) Deialdi honen kargura finantzatutako programei edo jarduerei buruzko informazio-, dibulgazio- eta publizitate-jarduera guztiek bete beharko dute uztailaren 2ko 212/2010 Foru Agindua, zehazki, 2. artikuluko betebehar orokorrak eta 4.1b) artikuluko betebehar espezifikoak. Beraz, proiektuaren jakinarazpen orotan agertuko dira logo ofiziala eta honako testu hau: "Nafarroako Gobernuak finantzatutako programa/jarduera/funtzionamendua".
Jarduera horiek justifikatzeko, Nafarroako Gobernuaren eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren parte hartzea azaldu izanaren frogagiria aurkeztu beharko da. Proiektuari lotutako publizitate, hedapen eta agiri guztietan, edozein dela ere erabilitako bitartekoa, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu behar dira: "Nafarroako Gobernuak-Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak diruz laguntzen dute". Testu horrek urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko ditu, horren bidez arautzen baitira Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera.
d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapenak onartzea.
e) Dirulaguntza jasotzen duen jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-lanen xede izan daitezkeen bitartean.
f) Laguntza ematen duen organoari komunikatzea diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
g) Kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion eginkizunak betetzea, entitatearen izaeraren araberakoak.
h) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.
i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak dirulaguntzen onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.
13.–Gardentasun-betebeharrak.
Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasuna betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta gutxienez 5.000 euro.
Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztiak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio-zifra honako hauetako txikiena izanen da:
–Aurreko urteko negozio-zifra.
–Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio-zifra.
Gardentasuna bete behar duten entitateek eskabidea aurkeztean "Gardentasuna" atalean eman beharko dute informazio hau:
a) Entitatearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Entitate sortu berrien kasuan, haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan adierazitakoa izanen da informazioa.
d) Entitatearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.
e) Entitate onuradunaren azken urteko kontuen kopia.
Entitateak ez badu gardentasunik bete behar aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak adierazi beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluko gardentasun betebeharrak.
14.–Dokumentazioaren eskuragarritasuna.
Ekintzen gastu eta kudeaketari buruzko egiaztagiriak gorde egin beharko dira eta auditoria- eta kontrol-organoek eskuragarri izanen dituzte, gutxienez lau urteko epean likidazioa ebazten denetik zenbatzen hasita. Entitate onuradunaren erantzukizunak, gainera, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari lotuta daude.
15.–Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.
Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratatzea, alegia, beste batzuekin hitzarmen bat sinatzea, haiek gauzatu dezaten, hein batean, dirulaguntzaren xede den jarduera. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.
Entitateek diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren gehienez %50 azpikontrata dezakete. Ez dira inola ere azpikontratatzen ahalko diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.
Beste batzuekin itundutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratu bidez egin beharko da azpikontratazioa.
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluarekin bat, zerbitzuak aholkularitza- edo laguntza-enpresek ematen badituzte eta gastu diruz lagungarrien zenbatekoa 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, entitate onuradunak frogatu beharko du, dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, hornitzailea efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz hautatu dela.
Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik onena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak gorde egin beharko ditu kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak, eta agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.
Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.
16.–Baldintzak aldatzea.
Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzetan gertatzen diren aldaketa guztiak ere jakinarazi beharko dizkiote Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari. Jakinarazpen hori formalki egin beharko da, erregistro elektronikoaren bidez aurkeztutako instantzia bidez.
Salbuespen gisa, dirulaguntza jasotzen duten entitateek diruz lagundutako programen edo oinarrizko jarduketen edukia aldatzeko baimena eskatzen ahalko dute, baita hura gauzatzeko modua eta epeak ere, kasu hauetan:
a) Oinarrizko jardueren edo programaren garapena aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak agertzen badira, helburuei, emaitzei, biztanleria onuradunari, lurralde-kokapenari dagokionez, edo desbideratze ekonomikoa diruz lagundu daitezkeen gastu guztien %5 edo handiagoa bada hasierako aurrekontuarekiko.
Proiekturako onartutako aurrekontuaren %5erainoko desbideratze ekonomikoa onartuko da, proiektuaren ezaugarriei eragin gabe.
b) Baliabideak egoki erabiltzearen ondorioz, diruz lagundutako jarduerari aplikatu gabeko gerakinak daudenean eta gerakin horiek laguntza jasotzen duen proiektuko jarduerak handitzeko erabili nahi direnean.
Alterazio edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira aldaketa-eskabideetan, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua gauzatzeko epea bukatu baino lehen.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.
17.–Itzulketak eta ez-betetzeak.
Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, baldin programa gauzatzen ez bada, betetzen ez badira dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak, gertatzen badira Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatutako zergatikoak edo betetzen ez badira deialdi honetan berariaz aipatutako betebeharrak. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da eskatzea ordaindu daitezela dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharra ebatzi arte sortutako berandutze-interesak.
Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak jarraituko dio aipatutako artikuluari, eta ebatzi beharko da hasten denetik hamabi hilabeteko epean.
Dena dela, entitateak modu boluntarioan eskatzen ahalko du justifikatu gabeko dirulaguntzaren zenbatekoa itzultzea. Horretarako, frogagiri bat aurkeztu beharko du, erakusteko diru sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldearen adinakoa. Kasu horretan, ez da berandutze-interesik aplikatuko, eta ulertuko da entitateak espresuki uko egiten diola itzultzen duen zenbatekoari.
Orobat, entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere eginbeharrak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasunari jarraituz zehaztuko da itzuli edo ordaindu beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino bete diren dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak. Ez-betetzeak mailakatuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.p) artikuluaren arabera.
Dagokion dokumentazioa ez bada aurkezten justifikazioa egiteko epeetan, epe partzialetan nahiz bukaerakoan, baina aurkezten bada horien ondorengo 5 egunetan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa %5 murriztuko da. Atzerapeneko seigarren egunetik aurrera, %1 erantsiko da eguneko, gehienez 15 egunez. Hamaseigarren egunetik aurrera, galdu eginen da dirulaguntzaren zenbatekoa jasotzeko eskubidea.
18.–Arau-hausteak eta zehapenak.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren entitateei aplikatuko zaie Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluko eta hurrengoetako zehapen-araubidea, dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei dagokienez, eta bertan ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.
Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluari jarraikiz.
19.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurkako errekurtso administratibo bidezkoak.
Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin.
20.–Aplikatu beharreko arauak.
Oinarri arautzaile hauetaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.
21.–Datuen babesa.
Proiektu hauek gauzatzeko datu pertsonalak lagatzea dela eta, hala badagokio, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat eginen da lagatze hori, eta bi aldeek errespetatu beharko dute.
II. ERANSKINA.–A) MODALITATEAREN BERARIAZKO OINARRIAK: ASOZIAZIONISMOA SUSTATZEA
Desgaitasuna duten pertsonen arloan esku hartzen duten gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia, asoziazionismoa sustatzeko
1.–Xedea.
Foru-agindu honen xedea da asoziazionismoaren oinarrizko jarduketetarako dirulaguntzak arautzea, desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien arloan ez bestetan esku hartzen duten gizarte-ekimeneko entitateentzat, I. eranskinaren 2. oinarriaren arabera ("Entitate onuradunak"), baldin eta entitate horiek dirulaguntza jaso bazuten aurreko urteko deialdian, "Programak garatzea" izeneko b) modalitatean (I. eranskinaren 1.1.2 oinarria).
1.1. Gizartea oro har edo desgaitasuna duten pertsonak eta horien familiak helburu dituzten jarduerak oinarrizko jarduketatzat hartuko dira, hala nola:
a) Harrera.
b) Informazioa eta orientazioa.
c) Zabalkundea.
d) Sentsibilizazioa.
e) Ahalduntze indibiduala zein kolektiboa sustatzea.
2.–Aurrekontu-baliabideak.
Horretarako bideratuko den zenbatekoa 1.920.590,00 eurokoa izanen da, 920005 93100 4819 231B11 partidaren kargura, "PFEZaren %0,7ko funtsa" izenekora. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako dirulaguntzak" eta 920005 93100 4819 231B12: "PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Sustapena" 2026ko gastuen aurrekontukoak.
3.–Berariazko dokumentazioa.
a) Funtzionamendurako gastuen aurrekontua, dirulaguntzaren xede den ekitaldikoa (V. eranskineko eredua, Excel formatuan).
4.–Oinarrizko jarduketak baloratzeko eta puntuatzeko irizpideak.
Asoziazionismoa sustatzeko oinarrizko jardueren balorazioa IV. eranskineko irizpideen arabera eginen da.
Dirulaguntza jasotzeko, entitateek gutxienez 25 puntu lortu behar dituzte.
5.–Kontzeptu diruz lagungarriak eta dirulaguntzen gehieneko kopuruak.
Foru-agindu honetako baldintzak betetzen dituzten entitateek langileentzat, funtzionamendurako eta lokalak alokatzeko hartzen ahalko dituzte dirulaguntzak.
5.1. Langileak.
Gehienez zenbateko hau finantzatuko da: entitateak asoziazionismoaren sustapenari atxikirik eta instrukzio-organoak onarturik dauzkan eta funtzio teknikoak eta administrazio-, zerbitzu- eta koordinazio-lanak egiten dituzten langileen gastuen %100.
Dirulaguntzaren xede den jarduera betetzeko atxikiriko langile lan-kontratudunen ordainsariak diruz lagundu daitezke, baina gehieneko kopuru hauek izanen dituzte urtean:
TALDEA | LANGILE KOP. | ZENBATEKOA |
I | Teknikariak: programak diseinatu, garatu eta onuradunei zuzeneko arreta ematen dieten profesionalak, beren eginkizunak betetzeko prestakuntza teknikoa izanik. | 32.370,14 |
II | Laguntzaileak: entitatearen programak garatzen laguntzen duten profesionalak (administrazioa, orotariko zerbitzuak, atezaintza, garbiketa), beren eginkizunak betetzeko kualifikazioa izanik. | 24.095,08 |
III | Koordinatzailea: profesional teknikoen eta laguntzaileen taldea planifikatzen eta antolatzen duten profesionalak. Unibertsitate-titulua izan beharko dute (diploma, lizentzia edo gradua). | 42.592,29 |
5.1.1. Lehenik, kalkulatuko da zenbat profesional finantzatu daitezkeen, eskabidea egin aurreko urteko abenduaren 31n entitateak zituen bazkideen arabera eta lehen aipatu den entitate motaren arabera, taula hauei jarraikiz:
a) Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak.
BAZKIDEEN | JARDUNALDIAK I. TALDEA | JARDUNALDIAK II. TALDEA | JARDUNALDIAK III. TALDEA | GUZTIRA |
<100 | 0,77 | 0,58 | 0,00 | 38.900,15 |
101-300 | 1,15 | 0,92 | 0,06 | 61.948,66 |
301-600 | 1,53 | 1,53 | 0,09 | 90.225,08 |
601-900 | 1,73 | 1,73 | 0,14 | 103.647,74 |
>900 | 2,01 | 1,96 | 0,17 | 119.531,01 |
Elkarteez bestelako forma juridikoak dituzten entitateen kasuan, elkartekideak izateko aukerarik gabe, aurreko urteko programa-deialdian diruz lagundutako programetan parte hartzen duten pertsonen kopurua erabiliko da dirulaguntza kalkulatzeko. Horretarako, aldez aurretik aurkeztu ezean, beharrezkoa izanen da diruz lagundutako programetan parte hartu duten pertsonen zerrenda izenduna aurkeztea.
Desgaitasuna duten pertsonen eta beren familien arloan soilik esku hartzen duten eta aurreko urteko "Programak garatzea" deialdiko "Programa globala" modalitatean dirulaguntza lortu duten entitateek, bazkideen kopurua edozein izanik ere, gehienez 11.092,91 edo 16.320,53 euroko dirulaguntza jasoko dute, entitateak diruz lagundutako jarduketa betetzeko esleituta dituen langileen lanbide-kategoriaren arabera (I. taldea / II. taldea). Dirulaguntza justifikatzeko, eskatutako lanbide-kategoriari dagozkion langileak kontratatu beharko dira.
b) Desgaitasuna duten pertsonen federazioak.
Langileengatik emanen zaien dirulaguntza honako taula honi egokituko zaio:
FEDERATUTAKO | JARDUNALDIAK I. TALDEA | JARDUNALDIAK II. TALDEA | JARDUNALDIAK III. TALDEA | GUZTIRA |
4 eta 8 artean | 0,58 | 0,58 | 0,00 | 32.749,82 |
9 eta 13 artean | 0,77 | 0,58 | 0,12 | 44.011,22 |
14 eta 30 artean | 1,15 | 0,77 | 0,17 | 63.019,56 |
5.1.2. Bigarrenik, langileen taula hori aplikatuz lorturiko gehieneko zenbatekoa %10 igoko da entitateak Foru Komunitatean daukan egoitza egonkor bakoitzeko, egoitza nagusia kenduta. Udalerri bakoitzeko egoitza bakar bat onartuko da.
Egoitza egonkortzat joko da baldintza hauek betetzen dituena:
–Nafarroako Foru Komunitateko udalerri batean erroldatuta egotea.
–Astean gutxienez 4 orduz irekitzea (egun bat edo gehiago metatuta).
–Asoziazionismoa sustatzeko jardueren garapen egonkorra (1.1 puntuko definizioaren arabera).
–Gutxienez %25eko lanaldi finkoa esleitzea (profesional bat edo gehiago metatuta).
5.1.3. Hirugarrenik, II. eranskin honetako 4. puntuko balorazio-irizpideen araberako oinarrizko jarduketen programaren puntuazioa ezarrita, dagokion gehieneko zenbatekoari dirulaguntzaren honako portzentaje hauek aplikatuko zaizkio, 5.1 apartatuko ("Langileak") bazkide eta egoitza kopurua kontuan izanik eta tarte hauei jarraikiz:
IRIZPIDEEN ARABERAKO PUNTUAZIOA | GEHIENEKO DIRULAGUNTZAREN | ZENBATEKOA |
25 eta 29 euro bitartean | 16.320,53 | |
30 | %63 | |
31 | %66 | |
32 | %69 | |
33 | %72 | |
34 | %82 | |
35 | %85 | |
36 | %88 | |
37 | %91 | |
38 | %94 | |
39 | %97 | |
40 | %100 |
Portzentaje horiek aplikatzeagatik, dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inondik ere 16.320,53 euro baino txikiagoa izanen.
Atal honetan emandako dirulaguntza justifikatzeko, entitateak asoziazionismoa sustatzeko atxikitako langiletzat aurkezten eta instrukzio-organoak onartzen dituen langileak baizik ez dira kontuan hartuko. Onartutako gastua 5.1.1 apartatuan kalkulatutako dirulaguntzarekiko proportzioan ateratzen dena izanen da. "bazkideen kopuruaren arabera" Justifikazio horretan, alde batetik, I. eta II. taldeak batera hartuko dira, eta, bestetik, III. taldea. III. taldeko langileei emaniko dirulaguntza justifikatzen ahalko da koordinazio-lanposturako profesional bta kontratatuz edo eskaturiko titulazio-baldintzak betetzen dituen profesional bati koordinazio-osagarri bat esleituz.
5.2. Funtzionamendua.
Honako hau izanen da eranskin honen laugarren oinarrian ezarritako irizpideen arabera 25 puntu edo gehiago lortzen dituzten entitateei funtzionamendurako gehienez emanen zaien dirulaguntza, orokorrean: entitateari asoziazionismoa sustatzeko atxikitako oinarrizko langileak finantzatzeko emandako dirulaguntzaren %38.
Jarraian aipatzen diren kontzeptuak funtzionamendu-gastutzat joko dira, emandako dirulaguntza justifikatzeari begira:
ONARTUTAKO KONTZEPTUAK |
LOKALAREN GASTU ARRUNTAK |
Elektrizitatea |
Ura eta hondakinak |
Telefonoa, ADSLa |
Zergak |
Erantzukizun zibileko, lan-osasuneko eta ibilgailuetako aseguruak |
Gasa eta berokuntza |
Komunitateko gastuak |
Garbiketa |
LOKALA ETA EKIPAMENDUA KONTSERBATZEKO GASTUAK |
Lokala kontserbatzeko eta mantentzeko gastuak, inbentariagarriak ez direnak |
Ekipamendua kontserbatzeko eta mantentzeko gastuak |
Ekipamenduaren amortizazioa |
HORNIGAIAK EROSTEA |
Bulegoko material suntsigarria eta garbiketakoa |
BESTELAKO GASTUAK |
Laneko edota kontabilitateko aholkularitza |
Desgaitasunarrekin lotura duten erakundeen kuotak |
Harpidetzak |
Posta eta mezularitza |
Joan-etorriak eta dietak |
Foru-agindu honetan onartutako funtzionamendu-gastuak ordaintzeagatik sortutako banku-komisioak (salbu eta banku-kontuetako interes zordunak eta ordainketak itzultzeagatik sortutako interesak) eta kreditu-kontuen gastuak, diruz lagundutako jarduerari dagozkionak |
Kalitatearen auditoretza eta ziurtagiria |
Datuen babesa |
Sentsibilizazio-, zabalkunde- eta komunikazio-jarduketak |
Ez dira inola ere diruz lagungarriak izanen protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.).
5.3. Lokalen alokairua.
Arau orokor horren salbuespen gisa, lokalak alokatzearen kostuak %50eko dirulaguntza izanen du baldin eta lokal horietan "Asoziazionismoa sustatzea" eta/edo "Programak garatzea" modalitateetako diruz lagundutako jarduketak egiten badira urte osoan zehar . Edonola ere, instrukzio-organoak kontzeptu horretarako onetsitako alokairuaren aurrekontua ez da izanen 12.767,76 euro baino gehiago urtean. Kontzeptu honengatik onartutako alokairuaren aurrekontua, 12.767,76 euro, %25 igoko da entitateak beste alokairu bat baldin badu; hortaz, horrelakoetan, gehienez 15.959,70 euroko aurrekontua onartuko da urtean.
III. ERANSKINA.–B) MODALITATEAREN BERARIAZKO OINARRIAK: PROGRAMAKGARATZEA
Desgaitasuna duten pertsonen arloan esku hartzen duten gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen 2026ko deialdia, autonomia sustatu eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatzeko
1.–Xedea eta modalitateak.
1.1. Xedea eta onuradunak.
Foru-agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten eta desgaitasuna duten pertsonen arloan ez bestetan esku hartzen duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko araubide bat ezartzea, desgaitasuna duten pertsonen eta beren familien autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatu ditzaten gizarte-zerbitzuen esparruan, 2026ko ekitaldian.
Era berean, dirulaguntzaren onuradun izan daitezke, "Programa globala" (III. eranskina, 1.2.b) modalitatean ere, Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek esku hartzen badute bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan, eta esparru horretan beren bazkideentzat mesedegarriak diren programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte autonomia pertsonala bultzatze eta mendekotasuna prebenitze aldera.
Norberaren trebetasunak garatu eta haiei eusteko helburua dutenak jotzen dira autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzutzat, alegia, bide ematen dutenak, norberaren arau eta lehentasunei jarraituz, bizitzaren kontrola hartzeko, bizitzari aurre egiteko eta erabakiak hartzeko, bai eta eguneroko oinarrizko jarduerak gauzatzeko eta harreman sozialak izateko ere; orobat, zerbitzu horien barruan sartu ohi dira, baita ere, desgaitasuna duten pertsonen ahaideei laguntza emateko programak.
Baldintza izanen da aurkeztutako programetako erabiltzaileek ez erabiltzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bermatutako mota bereko baliabiderik.
1.2. Modalitateak.
a) Programatan egituratutako eskabidea. Gehienez 7 programak jasoko dute dirulaguntza.
b) Programa global gisa egituratutako eskabidea; hots, entitatearen jarduera guztiak programa bakar batean biltzen dituena.
Gizarte-ekimeneko entitateek, bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen badute, eta esparru horretan garatzen badituzte, bazkideei zuzenduta, autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak eta/edo jarduerak, programa globalean egituratutako b) modalitatean egin beharko dute dirulaguntzaren eskabidea.
Modalitate hauetarako eskabideak bateraezinak dira beren artean.
1.3. Programen tipologia:
a) modalitatean ("Programatan egituratutako eskabidea") aurkeztutako programek honako tipologia hauetakoren bati erantzun beharko diote:
–Desgaitasuna duten pertsonei eta beren familiari banakako arreta ematea.
–Lanerako prestakuntza eta terapia.
–Estimulazio kognitiboa.
–Autonomia funtzionala sustatu, hari eutsi eta berreskuratzea.
–Prestakuntza psikosoziala, buruko gaitza edo adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat.
–Familien atsedenaldia: beren kargura desgaitasuna duten pertsonak dituzten familiek atseden hartzeko aukera emateko programak dira. Familia bakoitzeko gehienez lau atsedenaldi onartuko dira urtean. Egonaldia gehienez bi gauekoa izanen da.
–Aisialdia eta denbora librea: taldeak eratzea eta bertako kideek parte hartzea eta lankidetzan aritzea bultzatzen duten programak, eta gizarte-harremanak sustatzen dituztenak.
–Egokitutako garraioa.
–Boluntarioak: bilatzea, harrera egitea, orientatzea eta prestatzea.
Programa bakoitzak tipologia horietako bati edo batzuei erantzuten dieten helburuak, jarduerak eta ebaluazio-adierazleak ezarri beharko ditu, eta izaera unitarioa izan beharko dute, ezarritako helburuak lortzera bideratutako jarduera integratuen multzo edo sekuentzia bat ezarriz. Xede edo helburu desberdinei erantzuten dieten jarduera puntualetarako dirulaguntzaren eskabidea programa global gisa egituratutako modalitatearen bidez aurkeztu beharko da.
Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira proiektu eta jarduera hauek:
–Gizarte Zerbitzuen Zorroan prestazio bermatu gisa jasotako jarduerak eta programak.
–Osasunaren prebentziorako eta sustapenerako bakarrik direnak.
–Hezkuntzaren arloko jarduerak (3 eta 6 urte bitarteko arreta goiztiarra, guraso-elkarteak, berariazko ikastetxeak, etab.).
–Egoitza-zentroetan, zentro okupazionaletan eta enplegu-zentro berezietan garatutako jarduerak eta programak.
–Entitateak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin egindako hitzarmen baten esparruan garatutako ekintzen edo helburuen antzekoak jasotzen dituzten programak.
2.–Aurrekontu-baliabideak.
Horretarako bideratuko den zenbatekoa 2.115.778 eurokoa izanen da, 920005-93100-4819-231B9 partidaren kargura, "PFEZaren %0,7ko funtsa" izenekora. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak" eta 920005-93100-4819-231B10, "Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak" 2026ko gastuen aurrekontukoa.
920005 93100 4819 231B09 partidan baimendutako zenbatekotik: PFEZaren %0,7 ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak", 220.000 euro "Programa Globalean" egituratutako modalitaterako. Dirulaguntzaren zenbatekoa ez bada iristen "Programa globala" izenekoan egituratutako modalitatearentzat erreserbatutako guztizkora, soberakin hori "Programak" izenekoan egituratutako modalitaterako zenbatekoari gehituko zaio.
3.–Dirulaguntzaren xedeko programen betebeharrak.
a) Entitate bakoitzaren eskabidea gehienez 7 programatan zatikatzen ahalko da.
b) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.
c) Deialdiaren xedearekin bat etortzea, hura onesten duen foru-aginduaren testuan eta deialdi honen 1. oinarrian adierazten denaren arabera.
4.–Entitateak aurkeztu beharreko programen dokumentazio berariazkoa.
a) Dirulaguntza eskatzen den programa bakoitzaren proiektu teknikoa, V. eranskineko ereduari jarraikiz.
Formatuari dagokionez, programa bakoitzaren proiektu teknikoa gehienez 20 orrialdetan garatu beharko da, behar bezala zenbakituta, DIN A4 tamainan eta alde bikoitzeko inprimaketan; zenbaketatik kanpo utziko dira azala eta aurkibidea. Letra mota Arial edo antzekoa izanen da, gutxienez 10 puntukoa, eta lerroartea arrunta. Grafikoek gutxienez 9 puntuko letra izanen dute, eta ez dute orrialde osoa hartzen ahalko. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko folio kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.
Idazketari dagokionez, programaren proiektu teknikoa hizkuntza argi eta zehatzean idatziko da, nahasmendua edo anbiguotasuna eragin dezaketen adierazpenak saihestuz; hizkuntza inklusiboa erabiliko da, eta genero-ikuspegia sartuko da, pertsonei buruzko datuak sexuaren arabera bereizita.
Erabilitako giza baliabideak identifikatu beharko dira, adierazita zer ehuneko egozten zaion programa bakoitzari (zenbaki osoak). Profesionalak ez badaude programan identifikaturik, ez dira dirulaguntzaren justifikazioan onartuko, ezta programaren guztizko gasturako ere.
Programetako profesionalak aldatzen badira, arrazoitu beharko da, eta aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu bezain laster egin aldaketa horiek, betiere, epea agortu aurretik eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak aldaketok onartu ondotik.
b) Dirulaguntza eskatzen den programa bakoitzeko diru-sarreren eta gastuen aurrekontua (V. eranskineko ereduaren arabera eta Excel formatuan).
5.–Kontzeptu diruz lagungarriak eta dirulaguntzen gehieneko kopuruak.
5.1. Kontzeptu diruz lagungarriak.
Arau orokor gisa, diruz laguntzen ahalko dira langileen gastuak eta aurkeztutako programa bakoitza garatzeko berariazko jarduerenak.
Salbuespenez, funtzionamendu-gastuetarako dirulaguntzak emanen zaizkie bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen duten entitateei, baldin eta beren proiektuan autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte.
Aipatu kontzeptua justifikatzeko, entitatearen programa globalerako aurreikusitako aurrekontuaren gehienez %25 onartuko da.
5.2. Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak.
–Programa orokor gisa egituratutako proiektuak: dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa izanen da.
–Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa instrukzio-organoak onetsitako programa bakoitzaren aurrekontuaren %85 izanen da.
Bi modalitate horietan, programa bakoitzari dagokion aurrekontu onartua ezartzeko, bertan sartutako kostu ekonomikoen ebaluazioa eginen da. Ikusten bada aurreikusitako kostuak gainbaloratuta daudela, diruz lagundu ezin diren gastuak daudela edo jarduera batzuk ez direla deialdi honen xedekoak, gastu horiek kendu eta programaren balorazio ekonomikoa eginen da, dirulaguntza esleitu aurretik.
Onartutako aurrekontua ezartzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
–Aurreko urtean diruz lagundutako programetan, uneko urtean onartutako aurrekontua gehienez %5 handitzen ahalko da, aurreko urtean onartutako aurrekontuarekin alderatuta.
–Entitateak aurreko urtean programa bererako gauzatutako eta justifikatutako gastua onartutako gastua baino txikiagoa izan bada, onartutako aurrekontua ez da %5 baino gehiago handitzen ahalko, egindako gastuari dagokionez.
Nolanahi ere, salbuespen gisa, instrukzio-organoak onartutako gastuaren gehikuntza areagotzea aztertzen ahalko du, betiere entitatearen beharra erabat justifikatzen bada.
6.–Balorazioa.
6.1. "Programa global gisa egituraturiko proiektua" aurkezten duten entitateak.
Balorazioa fase bakar batean eginen da; bertan proiektua baloratuko da, bai eta entitate arduradunak hori garatzeko duen gaitasuna ere.
Fase hori baztertzailea izanen da, eta, hura gainditzeko, entitateak gutxienez 60 puntu eskuratu beharko ditu.
6.2. "Programatan egituraturiko proiektua" aurkezten duten entitateak.
Balorazioa bi fasetan eginen da: lehenbizikoan boluntarioen entitatea dirulaguntzaren xede den programaren arduraduna den aldetik baloratuko da eta, bigarren fasean, aurkeztutako programa baloratuko da.
Fase bakoitza zein bere aldetik baloratuko da, I. eranskineko 6.3 apartatuan ("Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea") eta IV. eranskinean ("Programak baloratzeko irizpideak") adierazitako irizpideak eta puntuazioak erabilita, eta gehienez 100 puntu lortzen ahal dira fase bakoitzean.
Bi faseak baztertzaileak dira; hortaz, haietako bakoitzean, entitateek gutxienez 60 puntu eskuratu beharko dituzte. Beraz, dirulaguntza jasotzeko, programa bakoitzaren gutxieneko batura 120 puntukoa izanen da, bi faseak kontuan harturik.
7.–Oinarrizko jarduketak baloratzeko irizpideak.
Programatan egituratutako modalitatean (1.2.a) aurkeztutako programak baloratzeko eta puntuatzeko irizpideak IV. eranskinean daude.
8.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.
Lortutako puntuazioarekin proportzioan esleituko da dirulaguntzaren zenbatekoa, honako hauen arabera: balorazio-irizpideak, dirulaguntzaren eskabidea, onartutako aurrekontua eta erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua.
8.1. Programa global batean egituratutako proiektuak:
Gehieneko dirulaguntza 25.000 eurokoa izanen da.
Lorturiko puntuen arabera esleituko da dirulaguntzaren zenbatekoa, I. eranskineko 6.3 oinarriaren arabera ("Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea"), eta gehieneko dirulaguntzatik abiatuta, portzentaje tarte hauek aplikatuko dira.
TARTEAK | ZENBATEKOA |
60 puntu baino gutxiago | 0,00 |
≥60 eta <61 puntu artean | 2.000 |
≥61 eta <62 puntu artean | 3.000 |
≥62 eta <63 puntu artean | 4.000 |
≥63 eta <66 puntu artean | 6.000 |
≥66 eta <68 puntu artean | 8.000 |
≥68 eta <70 puntu artean | 11.000 |
≥70 eta <72 puntu artean | 14.000 |
≥72 eta <74 puntu artean | 16.000 |
≥74 eta <76 puntu artean | 18.000 |
≥76 eta <78 puntu artean | 20.000 |
≥78 eta <80 puntu artean | 23.000 |
80 puntu edo gehiago | 25.000 |
Modalitate honetan, programatan egituraturiko modalitateari dagokiona baino lehen esleituko da dirulaguntzaren zenbatekoa.
8.2. Programatan egituratutako proiektuak:
Programa bakoitzean, dirulaguntzaren zenbatekoa esleituko da lortutako puntuazioaren arabera, 6.3 oinarriei jarraikiz "Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea" (I. eranskina), "Aurkeztutako programak baloratzeko irizpideak" (7. eranskina) eta dirulaguntzaren eskabidea. Jarraian ezartzen dira gehieneko dirulaguntzak, programatik onartzen den aurrekontuaren portzentaje direnak, eranskin honetako 5. oinarria ("Kontzeptu eta gehieneko zenbateko diruz lagungarriak") kontuan hartuta.
Gehieneko dirulaguntzaren portzentaje-taula:
PUNTUAZIOA | DIRULAGUNTZAREN PORTZENTAJEA AURREKONTUAREN GAINEAN (%) |
120tik behera | %0 |
120 eta 200 artean | (Lortutako puntuazioa-115) = aplikatu beharreko portzentajea |
8.3. Bi modalitateetan, eta dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskabidean ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitateak eskabidea aldatzen ahalko du, dirulaguntzaren proposamenera egokitzeko.
Halaber, aurrekontuko murriztapenak hartuko dira kontuan baldin eta diruz lagundutako programarako guztirako diru-sarrerak gutxiagotzen badira. Nolanahi ere, diru-sarreren gutxiagotze hori behar bezala justifikatu beharko da eta hala baloratu beharko du unitate kudeatzaileak.
Edonola ere, aurkeztutako programak jatorrizkoaren xedeari eta ezaugarriei eusten badie, ez da bidezkotzat joko emandako dirulaguntzaren proposamena aldatzea.
IV. ERANSKINA.–BALORAZIO-ETA PUNTUAZIO-IRIZPIDEAK (100 PUNTU)
A) Entitatearen proiektu teknikoa baloratzeko eta puntuatzeko irizpideak.
–1. irizpidea. Proiektuaren kalitate teknikoa: gehienez 50 puntu.
KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
1.1. Baliabideak (gehienez 3 puntu) | |
1.1.1. Entitateak baliabide material beharrezkoak eta egokiak ditu bere programak garatzeko | 1 |
1.1.2. Entitateak beharrezko baliabide tekniko orokorrak eta berariazkoak ditu bere programak garatzeko | 1 |
1.1.3. Entitateak giza baliabide nahikoak eta egokiak ditu bere programak garatzeko | 1 |
1.2. Barne egitura eta antolaketa (gehienez 6 puntu) | |
1.2.1. Entitateak bere proiektua garatzen du lan-batzordeen bitartez (gehienez 3 puntu): | |
–Entitateak ez du lan-batzorderik | 0 |
–Entitatearen proiektua garatzeko lan-batzordeak daude, onuradun bazkideen ordezkaritzarik gabe | 1 |
–Entitatearen proiektua garatzeko lan-batzordeak daude, onuradun bazkideen ordezkaritzarekin | 3 |
1.2.2. Entitateak protokolo bat du bere jarduera eta programetako profesional edo parte-hartzaileen artean jazarpen eta/edo eraso sexualik gertatzen bada arreta emateko. Protokolo horretan jasotzen dira, gutxienez, prebentziorako jarduerak, sexu-jazarpena edo sexu-erasoa salatzeko edo erreklamatzeko bideak, eta neurri horiek langileen eta onuradunen artean zabaltzea | 1 |
1.2.3. Entitatearen eraginpeko lurralde-eremua, bere esku-hartzearen xede nagusia dena (gehienez 2 puntu) | |
–Udala | 1 |
–Eskualdea | 1,5 |
–Foru Komunitatea | 2 |
1.3. Desgaitasunaren esparruan aurretik zuen esperientzia (gehienez 8 puntu) | |
1.3.1. Entitatearen antzinatasuna (gehienez 3 puntu): | |
–Eratu berria | 0 |
–Hiru urte baino gutxiago | 1 |
–Hiru urte edo gehiago | 3 |
1.3.2. Entitateak desgaitasunaren eta/edo gizarte-zerbitzuen arloan aurretik duen esperientzia frogatzen du (gehienez 4 puntu): | |
–Ez du esperientziarik frogatzen | 0 |
–Entitateak desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako programak egiten ditu, ez besterik | 4 |
–Entitateak desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako programak egiten ditu eskuarki | 2 |
–Entitateak desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako programak egiten ditu noizean behin | 1 |
1.3.3. Entitateak bestelako programak egiten ditu, desgaitasunaren arloan, dirulaguntzarik eskatu gabe | 1 |
1.4. Aurkezpena (5 puntu) | |
1.4.1. Datu teknikoak argi azaldu eta idatzi dira, eta egokitzen dira deialdian xedatutakora: | |
–Baloratutako item guztiak betetzen ditu | 5 |
–Baloratutako item batzuk betetzen ditu | 2 |
–Ez du baloratutako itemik betetzen | 0 |
1.5. Kaudimen tekniko eta ekonomikoa (gehienez 28 puntu) | |
1.5.1. Proiektuaren beharra justifikatzeko gaitasuna (gehienez 5 puntu): | |
–Proiektua beharrezkoa izatearen justifikazio argia eta nahikoa | 5 |
–Proiektua beharrezkoa izatearen justifikazio partziala | 1 |
–Proiektua beharrezkoa izatearen justifikaziorik ez | 0 |
1.5.2. Programazioa (gehienez 15 puntu): | |
–Helburu orokorrak nahiz berariazkoak argiak eta arrazoituak dira | 5 |
–Proposatutako helburuak eta horiek lortzeko ekintzak bat datoz, eta egokiak dira | 5 |
–Aurrekontuaren koherentzia | 5 |
1.5.3. Gauzatzea (gehienez 6 puntu): | |
–Entitateak bere aukera tekniko eta ekonomikoetara egokitutako helburu errealistak aurkezten ditu | 2 |
–Entitatearen proiektuaren justifikazio teknikoa eta ekonomikoa | 4 |
1.5.4. Ebaluazioa (2 puntu): | |
–Entitateak barne-ebaluazio bat du, eta, bertan, intereseko zundaketak eta/edo helburuei eta jarduerei buruzko aldizkako gogobetetze-inkestak sartzen dira | 2 |
–2. irizpidea. Irizpide sozialak eta/edo jardunbide egokiak: gehienez 20 puntu.
AZPI-IRIZPIDEAK | |
2.1. Ahultasun sozioekonomikoa duten pertsonen kuotak murrizteko sistema bat du entitateak. Proiektu teknikoaren eranskin gisa, sistema hori aplikatzeko irizpideak egiaztatzen ditu. | |
2.2. Erantzunkidetasuna finantzaketan: entitateak barneko eta/edo kanpoko ekintzak egiten ditu bere jasangarritasuna bermatzeko eta independentzia indartzeko. Finantzaketa-iturriak baloratuko dira, eta jarduera egokitzat joko da %30eko kanpo-finantzaketa, deialdi honetako dirulaguntza-eskabidea kontuan hartu gabe. | |
2.3. Entitateak jarduera zehatzak inplementatzen ditu bere jardueraren eta antolaketa-funtzionamenduaren plangintzan, pertsonek erabakiak hartzean parte har dezaten eta aukeratzeko gaitasuna sustatzeko, pertsonarengan eta bizi-kalitatean oinarritutako arreta integrala ezartzearekin koherentzian. | |
2.4. Entitateak jarduerak egiten ditu, sustapen-jarduketen barruan edo programak garatzean, aldizka eta parte-hartzaile egonkorrekin, desgaitasunen bat duten pertsonek eta desgaitasunik ez dutenek parte hartzen dutela, eta haien helburuak dira desgaitasuna duten pertsonak integratzea eta normalizazioari eta desgaitasunari buruz sentsibilizatzea. | |
2.5. Entitateak ekintza hauetako bat edo batzuk egiten ditu, entitatearen jardueren funtzionamenduan eta garapenean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei aurre egiteko: –Estatutuetan edo xedeak jasotzen dituen dokumentu ofizialean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea jasotzen da helburu sozial gisa. –Entitateak emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua du zuzendaritza- edo erabaki-karguetan, eta emakumeen eta gizonen ehunekoa gutxienez %40 eta %60 artekoa da. –Entitateak Genero Berdintasunerako Plan bat du, azken bi urteetan egina edo berrikusia. | |
–Entitateak kanpoko ziurtagiri edo aitorpen ofiziala du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa. –Profesionalen plantillaren gutxienez %25ek genero-berdintasunari buruzko prestakuntza du (prestakuntza ofizialak soilik, gutxienez 40 ordukoak). –Entitateak berdintasun-teknikari bat du, dagokion titulazio ofizialarekin, edo gutxienez 300 orduko prestakuntza duen profesionala, berdintasunaren arloko arduradun-eginkizunekin. –Entitateak ziurtatzen du aurreko urtean gutxienez 4 orduko prestakuntza eman diela langile guztiei berdintasunaren arloan. –Entitateak lan-hitzarmen bat edo lan-hobekuntzak ditu, bizitza pertsonala, lana eta familia uztartzeko neurri espezifikoekin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeko. | |
2.6. Proiektuak jarduera eta/edo irizpide ekologikoak jasotzen ditu sustapen-jardueretan edo programetan, beren jarduketen ingurumen-inpaktua murrizteko, ekosistemaren baldintzak hobetzeko eta garapen jasangarrian laguntzeko. | |
2.7. Entitateak legez eskatutako gutxienekoa baino desgaitasun handiagoa duten langileak ditu kontratatuta. | |
2.8. Entitateak unibertsitateko edo lanbide-heziketako ikasleak sartzen ditu praktiketako prestakuntzarako. |
KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
BAT DATOR AZPI-IRIZPIDE BATEKIN EDO GUTXIAGO | 0 |
BAT DATOR BI AZPI-IRIZPIDEREKIN | 2,85 |
BAT DATOR HIRU AZPI-IRIZPIDEREKIN | 5,70 |
BAT DATOR LAU AZPI-IRIZPIDEREKIN | 8,55 |
BAT DATOR BOST AZPI-IRIZPIDEREKIN | 11,40 |
BAT DATOR SEI AZPI-IRIZPIDEREKIN | 14,25 |
BAT DATOR ZAZPI AZPI-IRIZPIDEREKIN | 17,10 |
BAT DATOR ZORTZI AZPI-IRIZPIDEREKIN | 20 |
–3. irizpidea. Entitateen eta/edo federazioen arteko aliantzak (ez dira baloratzen federatutako entitateek federazioekin dituzten harremanak): gehienez 10 puntu.
KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
3.1. Entitateak komunikazio egonkorra eta aldizkakoa du gizarte- eta/edo komunitate-zerbitzuen eremuko beste entitate batzuekin, desgaitasunen arlokoak izan edo ez, informazioa, ezagutza eta esperientziak trukatzeko. | 1 |
3.2. Entitateak, gizarte- eta/edo komunitate-zerbitzuen eremuan, onuradunen interes komunei buruzko proposamenak egin ditu beste entitate bereizi batekin edo batzuekin. | 1 |
3.3. Desgaitasunaren eremutik bereizitako beste entitate batzuetako pertsonek entitatearen jardueretan eta programetan parte hartzea ahalbidetu du. | 1 |
3.4. Desgaitasunen arloko beste entitate bereizi batzuekin partekatzen ditu programa eta/edo jarduera zehatzak garatzeko baliabide materialak, teknikoak edo giza baliabideak. | 3 |
3.5. Programa bat edo batzuk garatu ditu desgaitasunen arloko beste entitate batzuekin batera, partekatutako helburu edo interesei erantzunez. | 4 |
–4. irizpidea. Kofinantzaketa: gehienez 20 puntu.
Kofinantzaketaren portzentajea aplikatuko da formula honi jarraikiz:
Kofinantzaketa = | Diru-sarrerak guztira - Dirulaguntzen zenbatekoa Eskubide Sozialen Depart. | X 100 |
Diru-sarrerak guztira |
KOFINANTZAKETA | PUNTUAZIOA |
%10etik behera | 0 |
≥%10 eta <%20 | 2,90 |
≥%20 eta <%30 | 5,75 |
≥%30 eta <%40 | 8,60 |
≥%40 eta <%50 | 11,45 |
≥%50 eta <%60 | 14,30 |
≥%60 eta <%70 | 17,15 |
%70 baino handiagoa | 20 |
B) Asoziazionismoa sustatzeko a) modalitaterako balorazio- eta puntuazio-irizpideak.
–1. irizpidea. Bazkideen edo entitate federatuen kuotak (gehienez 6 puntu).
KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
Bazkideak dituzten elkarteen edo bestelako entitate juridikoen kasuan | |
1.1. Kuota egunean duten bazkideen ehunekoa (2025/12/31n): | |
–Bazkideen %50 edo gutxiago | 0 |
–Bazkideen ≥%51 eta <%71 artean | 1 |
–Bazkideen ≥%71 eta <%90 artean | 2 |
–%90 baino gehiago | 3 |
1.2. Bazkideen urteko kuotaren zenbatekoak: | |
–Zehaztu gabeak | 0 |
–40 euro baino gutxiagokoak | 1 |
–≥40 eta <60 euro artekoak | 2 |
–60 eurotik gorakoak | 3 |
Aurrekoez bestelako forma juridikoak dituzten eta bazkiderik ez duten beste entitate batzuen kasuan | |
1.1. Jarduera-kuota egunean duten bazkideen ehunekoa (2025/12/31n): | |
–Parte-hartzaileen %50era arte | 0 |
–Parte-hartzaileen ≥51 eta <%71 artean | 1 |
–Parte-hartzaileen ≥71 eta <%90 artean | 2 |
–%90 baino gehiago | 3 |
1.2. Hileko partaidetza-kuotaren zenbatekoak: | |
–Zehaztu gabeak | 0 |
–40 euro baino gutxiagokoak | 1 |
–≥40 eta <60 euro artekoak | 2 |
–60 eurotik gorakoak | 3 |
Federazioen kasuan | |
1.1. Kuota egunean duten entitate federatuen ehunekoa (2025/12/31n): | |
–Entitate elkartuen %50era arte | 0 |
–Entitate elkartuen ≥51 eta <%71 artean | 1 |
–Entitate elkartuen ≥71 eta <%90 artean | 2 |
–%90 baino gehiago | 3 |
1.2. Federatutako entitateen urteko kuotaren zenbatekoak: | |
–Zehaztu gabeak | 0 |
–100 euro artekoak | 1 |
–≥100 eta <300 euro artekoak | 2 |
–300 euro baino gehiagokoak | 3 |
–2. irizpidea. Asoziazionismoa sustatzeko oinarrizko jardueren programa (gehienez 34 puntu).
KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
2.1. Balorazio teknikoa (gehienez 24 puntu) | |
2.1.1. Asoziazionismoa sustatzeko jardueren deskribapena (gehienez 12 puntu): | |
–Proposatutako jarduketen deskribapena | 12 |
–Proposatutako jarduketen deskribapena orokor samarra da, zehaztasunik eta doitasunik gabea | 6 |
–Ez ditu oinarrizko jarduketak deskribatzen | 0 |
2.1.2. Helburuak zehaztasunez adieraztea | 5 |
2.1.3. Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako | 5 |
2.1.4. Proposatutako jarduketen kronograma | 2 |
2.2. Eraginkortasuna justifikazioan (gehienez 3 puntu) | |
Justifikazio teknikoa eta ekonomikoa | 3 |
2.3. Koherentzia: Asoziazionismoa Sustatzeko eta Programak Garatzeko modalitateen arteko oreka (gehienez 7 puntu) (elkarteentzat soilik) | |
–Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, 5.1.a) oinarriari jarraikiz, aurreko urtean programen modalitatean onartutako aurrekontu osoa baino txikiagoa da | 7 |
–Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, 5.1.a) oinarriari jarraikiz, aurreko urtean programen modalitatean onartutako aurrekontua adinakoa edo handiagoa da | 3 |
2.3 bis. Lan-batzordeak eratzea asoziazionismoa sustatzeko. 7 puntu (federazioentzat soilik) | |
–Urtean 5 bilkura baino gehiago | 7 |
–Urtean 3 eta 5 bilkura artean | 3 |
–Urtean 3 bilkura baino gutxiago | 0 |
C) b) modalitaterako, programatan egituratutako modalitaterako balorazio- eta puntuazio-irizpideak.
–1. irizpidea. Programaren kalitate teknikoa: gehienez 75 puntu.
KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
1.1. Programaren arrazoibidea eta justifikazioa (gehienez 30 puntu) | |
Datu teknikoak argi azaldu eta idatzi dira, eta deialdian xedatutakora egokitzen dira | 2 |
Bete egiten dira deialdi honen kargura finantzatutako programei edo jarduerei buruzko uztailaren 2ko 212/2010 foru-aginduko publizitate-jarduketak | 1 |
Programa egiteko beharrari buruzko arrazoibide argia eta zehatza | 5 |
Programaren onuradunen definizioa eta kuantifikazioa | 2 |
Erabiltzaileak programan sar daitezen erabilitako prozedura | 2 |
Helburu espezifikoak, zehaztasunez idatziak eta erantzun nahi zaien premiekin koherenteak | 4 |
Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako | 4 |
Giza baliabideak eta baliabide teknikoak eta materialak bat datoz planteatutako helburu eta jarduerekin: | |
–Giza baliabideen egokitasuna | 3 |
–Baliabide teknikoen eta materialen egokitasuna | 2 |
Aurrekontuaren koherentzia | 4 |
Jardueraren onuradunek diruz laguntzen dute jarduerari eusteko | 1 |
1.2. Metodologia eta ebaluazioa (gehienez 7 puntu) | |
Proposatutako jarduerak argi eta zehatz azaltzen dira | 4 |
Proposatutako metodologia pertsonarengan oinarritutako arretara eta bizi-kalitatera egokitzen da | 2 |
Proposatutako jardueren kronograma bat dago | 1 |
1.3. Proiektuaren lurralde-eremua (gehienez 4 puntu) | |
Bere herrian bakarrik garatzen dute jarduera | 1 |
Bi herritan garatzen dute jarduera | 2 |
Hiru herritan edo gehiagotan garatzen dute jarduera | 4 |
1.4. Gizartean duen eragina eta parte-hartzea (gehienez 9 puntu) (boluntariotzako programak ez dira baloratuko) | |
1.4.1. Gizartean duen eragina: | |
–Onuradun izan daitezkeenak (bazkideak izan ala ez) erakartzeko estrategiak eta/edo jarduerak egiten ditu | 2 |
1.4.2. Onuradunen parte-hartzea: | |
–Proiektuak prozesu osoan parte hartzeko jarduera zehatzak jasotzen ditu: definizioa, garapena eta ebaluazioa | 7 |
–Proiektuak jarduera zehatzak jasotzen ditu programa definitzen parte hartzeko | 2 |
–Proiektuak jarduketa zehatzak jasotzen ditu onuradunek programa garatzen parte har dezaten | 2 |
–Proiektuak jarduketa zehatzak jasotzen ditu onuradunek programa ebaluatzen parte har dezaten | 2 |
1.4. Bis. Boluntariotza (gehienez 9 puntu) (boluntariotzako programetan baizik ez da baloratuko): | |
–Boluntariotzako programak arduradun bat du | 2 |
–Boluntarioek aktiboki hartzen dute parte programa garatzen eta ebaluatzen | 5 |
–Proiektuak langile boluntarioei esleitutako funtzioen deskribapena eta azterketa jasotzen du | 2 |
1.5. Programaren jarraipena eta ebaluazioa (gehienez 8 puntu) | |
Hitzarmenaren betetze-mailaren jarraipena | 2 |
Kudeaketa- eta kalitate-adierazleak finkatzen dira, baita egiaztapen-aldagaiak ere, programaren ebaluazio kuantitatiborako eta kualitatiborako: | 6 |
–Programak erantzun nahi dien onuradunen arazoak eta/edo beharrak identifikatzen dira | 2 |
–Programaren onuradun izan daitezkeenak identifikatzen dira | 1 |
–Proposatutako helburuekin bat datorren sekuentzia batean egituratzen dira jarduerak | 1 |
–Helburuak ebaluatzeko adierazleak ezartzen dira | 1 |
Programa hobetzeko, jarraipenean eta ebaluazioaren emaitzetan jasotako informazioa nola erabiltzen den deskribatzen da | 1 |
Ez dira finkatzen programa ebaluatzeko kudeaketa- eta kalitate-adierazleak, ezta egiaztapen-aldagaiak ere | 0 |
1.6. Programa betetzea (gehienez 17 puntu) | |
1.6.1. Aurreko urteko programaren justifikazioa: | |
–Aurreikusitako eta egindako jarduerak | 2 |
– Aurreikusitako helburuak, proposatutako adierazleen ebaluazioan eta espero diren emaitzetan oinarrituta | 3 |
–Aurkeztutako edo birformulatutako aurrekontuaren eta azken gastu-balantzearen arteko koherentzia | 3 |
–Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza: azken memoriak hobekuntza-proposamena jasotzen du, identifikatutako zailtasunei edo premia berriei erantzuteko | 4 |
–Emaitzak zabaltzeko ekintzak egin dira onuradunentzat, bazkideentzat eta herritar guztientzat | 2 |
1.6.2. Programaren balantze ekonomikoa: | |
–Oreka | 3 |
–Superabita <%10 | 2 |
–Superabita ≥%10 | 0 |
–Defizita <%10 | 1 |
–Defizita ≥%10 | 0 |
–2. irizpidea. Irizpide sozialak eta/edo jardunbide egokiak: gehienez 20 puntu.
AZPI-IRIZPIDEAK | |
2.1. Programak elementu berriak eta berritzaileak ditu, aurreko urtean diruz lagundutako proposamenarekin alderatuta. | |
2.2. Ahultasun sozioekonomikoan dauden pertsonentzako partaidetza-kuotak murrizteko edo hobariak emateko sistema bat du programak. | |
2.3. Programak kanpoko finantzaketa du, deialdi honetako partaidetza-kuotez eta dirulaguntzaz bestelakoa, gutxienez %25ekoa. | |
2.4. Desgaitasuna dutenek eta ez dutenek (familiakoak ez direnek) parte hartzen dute programan, integrazioa, normalizazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko. | |
2.5. Programak hainbat adin taldetako pertsonen arteko harremana eta interakzioa eskatzen duten jarduerak ditu, belaunaldien arteko lankidetza, elkar ulertzea eta ikaskuntza sustatzeko. | |
2.6. Onuradunen ahalduntzea sustatzeko jarduera zehatzak jasotzen ditu programak. | |
2.7. Desgaitasunen arlokoa den edo ez den (1) entitate baten baino gehiagoren partaidetzarekin diseinatu eta garatu da programa. | |
2.8. Programak ingurune edo azpiegitura soziokomunitarioetan garatzen ditu bere jarduerak, edo horietako batzuk. | |
(1) Ez dira baloratuko federatutako entitateek beren federazioekin dituzten harremanak. | |
KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
BAT DATOR AZPI-IRIZPIDE BATEKIN EDO GUTXIAGO | 0 |
BAT DATOR BI AZPI-IRIZPIDEREKIN | 5 |
BAT DATOR HIRU AZPI-IRIZPIDEREKIN | 7,50 |
BAT DATOR LAU AZPI-IRIZPIDEREKIN | 10 |
BAT DATOR BOST AZPI-IRIZPIDEREKIN | 12,50 |
BAT DATOR SEI AZPI-IRIZPIDEREKIN | 15 |
BAT DATOR ZAZPI AZPI-IRIZPIDEREKIN | 17,50 |
BAT DATOR ZORTZI AZPI-IRIZPIDEREKIN | 20 |
–3. irizpidea. Kofinantzaketa: gehienez 5 puntu.
Programaren kofinantzaketaren ehunekoa formula honen bidez kalkulatuko da:
Kofinantzaketa = | Diru-sarrerak guztira - Dirulaguntzen zenbatekoa Eskubide Sozialen Depart. | X 100 |
Diru-sarrerak guztira |
KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
%15 baino gutxiago | 0 |
≥%15 eta <%30 | 2 |
≥%30 eta <%60 | 3 |
%60 edo gehiago | 5 |
Iragarkiaren kodea: F2516427
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
