11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

13E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, epaimahaia aldatzen duena Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren arloko fakultatibo espezialisten 4 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez deialdi baten testua onetsi zen, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Horretaz gain, kalifikazio epaimahaiak izendatu ziren.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kalifikazio epaimahaia aldatzea Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren arloko fakultatibo espezialisten 4 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Hona hemen aldaketa:

–Leire Ortiz Fernández andrearen eta Amaia Laita Legarreta andrearen ordez, Santiago Martínez Gorostiaga jauna eta María Teresa Lizarraga Errea andrea izatea kide titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatuta.

2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2600302