11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

267/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduren espedientea, Maite Oliver Ovid andreari dagokionez. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 3an emandako 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren hautapen prozedura horiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazak betetzeko.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozeduren esparruan, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez, honako kidego hauetan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa. Ebazpen hori 2022ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 27ko 188/2024 Ebazpenaren bidez, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozeduren esparruan, honako kidego hauetan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozeduren praktikaldia arautu zen, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazak betetzeko: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 5ean emandako 206/2024 Ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatu ziren eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduretan hautatutako izangaiei.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 28ko 176/2025 Ebazpenaren bidez, Maite Oliver Olid andreari baimena eman zitzaion praktikaldia 2025eko abenduaren 2ra arte luzatzeko, bat etorriz praktikaldiko kalifikazio batzordeak egindako proposamenarekin eta espedientean bildu diren txostenekin.

Deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Era berean, hautatutako pertsonen zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora bidaliko dira, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako karrerako funtzionarioen tituluak eman ditzan. Hautatutako pertsonen izendapena praktikaldia egiten den ikasturteko abenduaren 31tik aurrerako ondorioekin eginen da, eta praktikaldia egiteko esleitzen zaizkien destinoetan jarraitu beharko dute karrerako funtzionario izendatzen diren ikasturteko abuztuaren 31ra arte.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 3. artikuluan adierazten denez, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioak esan nahi du ez dela inolako diskriminaziorik eginen, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, sexuagatik, eta, bereziki, amatasunaren ondorioz; era berean, arau beraren 8. artikuluan adierazten denez, emakumeei tratu kaltegarria ematea haurdunaldiarekin edo amatasunarekin zerikusia duen zerbaitegatik sexuagatiko diskriminazio zuzena da. Aurrekoarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak departamentu honi jakinarazitako irizpideari jarraikiz, haurdunaldiaren eta ondorengo erditzearen ondorioz legez ezarritako baimen eta lizentziak eskatzeagatik praktikaldia luzatu zaien izangaien izendapenak 2024ko abenduaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da Maite Oliver Olid andrea "gai" deklaratzea praktikaldian, praktikaldia gainditu baitu, eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Bidezko da, orobat, izendapen hori Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.

Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 3an emandako 244/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazak betetzeko.

2. Maite Oliver Olid andrea "gai" deklaratzea praktikaldian.

3. Maite Oliver Olid andrea karrerako funtzionario izendatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, 2024ko abenduaren 31tik aurrerako ondorioekin:

–Txanda: irekia.

–Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

–Espezialitatea: Gaztelania eta Literatura.

–Puntuazioa: 6,9570.

4. Maite Oliver Olid andrearen hautapena Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora bidaltzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

7. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuari eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari igortzea, den-denak Hezkuntza Departamentuko unitateak baitira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2516900