11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

150/2025 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Laura Laquidain Azpiroz andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko abenduaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, Laura Laquidain Azpiroz andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendaria, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko abenduaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

Iragarkiaren kodea: F2517291