109. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

168/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Unai Gardoqui Alcorta jauna, Lizarra 1 Koordinazio Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu.

Unai Gardoqui Alcorta jaunak, Lizarra 1 Koordinazio Unitateko buruak, uko egin dio burutzari. Bitarte baterako izendatu zuten lanpostu horretarako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 20ko 168/2019 Foru Aginduaren bidez.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Unai Gardoqui Alcorta jaunaj, Lizarra 1 Koordinazio Unitateko burua, 2026ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 18an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2607223