1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
61E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Cristina Ciáurriz Echegoyen andrea Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak txosten hori eman du.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Cristina Ciáurriz Echegoyen andrea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2026ko maiatzaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 21ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2607586