2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatearen ebazpena, Roberto Lana Ortigosa zinegotziari eskuordetzeko ezkontza zibil bat egiteko eskudantziaren erabilpena. Ezkontza 2026ko ekainaren 6an izanen da, udal-bulegoetan.
Felipe Ajona Chasco, Murietako Udaleko alkatea.
Bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidearekin (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin loturik), eta erabiliz ditudan ahalmenak, zeinak jaso baitira Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan, nik, alkateak, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Udal honetako Roberto Lana Ortigosa zinegotziaren esku uztea ezkontza zibil bat egiteko eskudantziaren erabilpena. Ezkontza 2026ko ekainaren 6an izanen da, udal-bulegoetan.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, hurrengo ohiko bilkuran.
Murietan, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2607543