109. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoko administrazio-ofizial lanpostu bat

Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresa publikoko administrazio-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8.2 oinarrian xedatutakoa betez –deialdi hori Administrazio Kontseiluak onetsi zuen 2025eko abenduaren 23an, eta 2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ekoan, argitaratu zen–,kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duen izangai honen aldeko izendapen-proposamena:

FERMIN SARASA VIVANCO

Epaimahaiaren proposamena ikusirik, eta deialdiaren 8.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiari eskatzen zaio oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezala, hamar egun balioduneko epean, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Garesen, 2026ko ekainaren 1ean.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2607949