2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, txanda murriztuan. Izendapen-proposamena
Mankomunitateko buruak 2026ko urtarrilaren 26an emandako 2026-0011 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda murriztuan bete zedin administrari-ofizialaren lanpostu bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, Mairagako Mankomunitatean jarduteko. Deialdia argitaratu zen 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an.
Aurkeztu zen izangai onartu bakarrak oposizio-lehiaketa gainditu duenez, eta deialdiaren 8.1 oinarrian eskatzen diren baldintzak egiaztatu dituenez, honako hau ebatzi du Mankomunitateko buruak, 2026ko maiatzaren 25ean emandako 2026-0063 Ebazpenaren bidez:
Lehena.–Inmaculada Flores Gil proposatzea Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko administrari-ofizial izendatu dadin, lan-araubide finkoan eta C mailan jardun dezan.
Bigarrena.–Proposatutako izangaiari jakinaraztea 10 egun balioduneko epea duela, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak aurkezteko, deialdiaren 9.2 oinarriarekin bat etorriz.
Hirugarrena.–Izendapen-proposamen hau argitaratzea Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Tafallan, 2026ko maiatzaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2607626