2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALESBES
26-00264 gora jotzeko errekurtsoa, lan-kontratudun finkoen araubideko administrari bat izendatzeko proposamenaren aurka
Koraichia Hasan Gailani andreak, María Carmen Bermudo Gómez andrearen izenean eta hura ordezkatuz, 26-00264 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Alebesko Udaleko tokiko gobernu-batzarrak 2026ko urtarrilaren 16an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, zehazki, kalifikazio-epaimahaiaren 2025eko urriaren 21eko erabakiaren aurka jarritakoa, administrarien plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko emaitzak direla-eta.
Espedientean interesa duten guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Alesbesen, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2607751