109. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

PITILLAS

Oposizio-lehiaketa murriztua, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat

Alkateak 2026ko martxoaren 5ean emandako 17/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lehiaketa-oposizio bidez betetzeko administrari-ofizialaren plaza bat, Pitillasko Udalean aritzeko (plaza horrek 02 zenbakia dauka plantilla organikoan). Deialdia 2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 26an.

Probak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak puntuazio hoberena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena egin zuen.

Proposatutako izangaiak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Pitillaseko Udaleko alkateak, 2026ko maiatzaren 6an emandako 28/2026 Ebazpenaren bidez, honako izendapen hau erabaki zuen: Nora Martín Aguirre, ofizial administraria, C maila.

Izendatutako izangaiak 2026ko maiatzaren 20an hartu beharko du plazaren jabetza. Aditzera ematen zaio ezen, hala egiten ez badu (ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko dituela aipatutako plaza horren gainean.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Pitillasen, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, José Javier Ayerdi Azagra.

Iragarkiaren kodea: L2607532