2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, bete daitezen hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen 3 plaza. Izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2026ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran:
2026ko otsailaren 16an egindako bilkuran [JOB 16-FEB-26 (25/RH)], Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen ezen, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailearen hiru plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaitu ondoren- deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 25ean hartutako erabaki bidez egin zen, eta 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu zen-, epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztea oposizioa gainditu eta eskaturiko betekizunak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera.
Bat etorriz aipatutako izendapen-proposamenarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 30ean egindako bilkuran [JOB 30-MAR-26 (27/RH)] erabaki zuen zegozkion izendapenak egitea, eta, ondoren, 2026ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17koan, argitara eman ziren.
Izendatutakoen artean, Victoria Sangüesa Azconak borondatezko eszedentzia eskatu zuen, plaza noiz hartu eta egun horretatik aitzina (2026ko apirilak 20). Deialdiaren 10.3 oinarriak ezartzen du izangaiak funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie plazaren jabetza hartzen duten egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuan kasuko plaza hutsa ere beteko dela deialdiaren 9.4 zenbakian xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, epaimahaiak 2026ko apirilaren 20an egindako bilkuran, izendapen-proposamen osagarria egin zion Tokiko Gobernu Batzarrari, Miguel Pascual Calvo jaunaren alde, bete beharreko plazaren betekizunak betetzen baitzituen. Tokiko Gobernu Batzarrak izendapen-proposamena onetsi zuen, 2026ko apirilaren 27an egindako bilkuran [JOB 27-ABR-26 (15/RH)].
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaile lanposturako. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Pascual Calvo, Miguel | 1-407500-8 | Funtzionarioa |
2. Ezartzea izendatutako izangaiak 2026ko ekainaren 8an hartu beharko duela plazaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baita urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 45. artikuluan- eta Iruñeko Udalaren http://www.pamplona.es/eu webgunean.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 25ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko ordezko zinegotzi-idazkaria, Joxe Abaurrea San Juan.
Iragarkiaren kodea: L2607650