109. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAKUNTZA

Oposizio-lehiaketa murriztua, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko

Alkateak maiatzaren 25ean emandako 55/2026 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat Lakuntzako Udalan.

Alkatearen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lakuntza n, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

DEIALDIA, BARNE IGOERA MURRIZTUAN BETE DADIN LAKUNTZAKO UDALAREN ZERBITZUKO ADMINISTRARI-OFIZIALAREN PLAZA BAT

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea administrari-ofizialen plaza bat, C mailakoa, barne igoera murriztuan (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz) oposizio-lehiaketa bidez.

1.2. Hautaprobak gainditu ondoan aipatu lanpostuan aritzeko izendatzen den izangaia C mailan/taldean sartuko da, eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak jasoko ditu, gaur egungoen ordez.

1.3. Mailaz igoko da prozedura gainditu eta deialdiko plazan sartzen den izangaia.

1.4. Mailaz igoko dena atxikirik geratuko da lehendik ere zituen lanpostu, zerbitzu eta arloei, jadanik betetzen ari baitzen deialdiko maila eta kategoriari eta eskatutako ikasketei dagozkien eginkizunak eta lanak, eta ordura arte betetzen zituen eginkizunak beteko ditu, baita bere maila berriari dagozkionak ere.

1.5. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen araubide juridikoa, izan funtzionarioena edo lan-kontratudunena. Halaber, eutsiko dio eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Lakuntzako Udalako langile finkoa izatea, D mailan taldean egotea, eta ahozko eta idatzizko C1 / EGA / Hizkuntza Eskola Ofizialeko 5. maila izatea.

b) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada administrazio honetako beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

c) Bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea Nafarroako administrazio publikoetan.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzea Batxilergo titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulazioaren baldintzaren ordez, kasu honetan (C maila) aukeran egonen da zortzi urteko antzinatasun aitortua frogatzea administrazio publikoen zerbitzuan, bat etorriz 251/1993 Legegintzako foru-dekretuaren 15.2 artikuluan ezarritakoarekin.

3.–Eskabideak.

3.1. Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, deialdi honen II. eranskinaren arabera, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, hogei egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira merezimendu guztiak, epaimahaiak deialdi honen arabera baloratu behar dituenak.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta aurkeztutakoak ebatzita, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Izangai bazterturik ez bada, zerrenda hori zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda gisa.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Lakuntzako Udalako alkatea, Oihane Uribeetxebaria Garmendia.

–1. epaimahaikidea: Lakuntzako Udalako zinegotzi,. Miriam Mendikute Garate.

–2. epaimahaikidea: Lakuntzako Udalako zinegotzia, Garazi Garin Arregi.

–3. epaimahaikidea: Arbizuko Udalako administrari ofiziala, Aintzane Erdozia Razkin.

–Epaimahaikide idazkaria: Lakuntzako Udalako idazkaria, María Barkos Berruezo.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi, eta lehiaketaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zer ordutan hasiko den oposizio-lehiaketa. Deialdia argitaratzen denetik oposizioaren azterketa egin arte gutxienez bi hilabete igaro beharko dira.

6.3. Oposizioaldia.

6.3.1. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:

a) Lehen ariketa: teorikoa. 50 galderari erantzun beharko zaie idatziz (test motatakoa, hiru erantzunekin; erantzun horietako bat zuzena), I. eranskineko programako gaiei buruz.

Ariketa honengatik gehienez 50 puntu emanen dira, eta gutxienez 25 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko.

25 puntu lortzen ez dituztenek ezin izanen dute hurrengo proba egin.

b) Bigarren ariketa: praktikoa. Kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira, lanpostuaren zeregin, eginkizun eta nondik norakoei buruzkoak. II. eranskineko gai-zerrenda hartuko da oinarritzat.

Ariketa honengatik gehienez 40 puntu emanen dira, eta gutxienez 20 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko.

Proba bakoitzaren gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du, haiek hasi aurretik.

6.3.2. Epaimahaiak iragarki-taulan eta, kasua bada, web-orrian emanen du argitara lehen ariketaren emaitza, eta hiru egun naturaleko epe bat irekiko da alegazioak egiteko. Hura bukatutakoan, eta alegazioak ebatzita (baldin aurkeztu badira), behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

6.3.3. Oposizioaldiko ariketari gehienez ere 90 puntu emanen zaizkio.

6.3.4. Hautaketa-prozedura bukatuta, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako kalifikazioak, ariketa egin den tokian bertan eta Lakuntzako iragarki-taulan eta web-orrian.

6.3.5. Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta haietara izangaiek agertu beharko dute nortasun agiri nazionala edo horren legezko baliokidea aldean daramatela. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

6.4. Lehiaketaldia.

6.4.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahal ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

6.4.2. Merezimenduen baremoa:

Epaimahaiak alegatu eta behar bezala justifikatutako merezimenduak baloratuko ditu, baremo honen arabera. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahal izango ditu lehiakideek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Nafarroako administrazio publikoetan administrari laguntzaile, administrari ofizial edo pareko lanpostuetan zerbitzuak emateagatik, urte bakoitzeko 1 puntu, gehienez 10 puntu.

Urte kopurua osoa ez bada, zerbitzuak eman diren aldiari proportzionalki dagokion puntuazioa emango da. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, proportzionalki dagokion puntuazioa emango da.

Lehiaketa-fasean 10 puntu emango dira gehienez.

6.4.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du merezimenduen behin- behineko balorazioa, iragarki-taulan eta, kasua bada, web-orrian, eta hiru egun naturaleko epea irekiko da alegazioak egiteko. Hura bukatutakoan, eta alegazioak ebatzita (baldin aurkeztu badira), behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.–Proba gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko du izangai onartuen zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera, Lakuntzako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

7.2. Epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, egoki den izangaiaren alde, hau da, prozedura gainditu eta deialdiko plaza-kopuruan sartzen den izangaiaren alde. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.

8.1. Aurreko oinarrian aipatutako hautaketa-prozedura bukatutakoan, alkateak, izendapen proposamenarekin bat, ebazpen bidez izendatuko du prozedura gainditu eta deialdiko plaza- kopuruan sartzen den izangaia, eta horrek izanen duen maila berria zehaztuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izangai izendatuak plazaz jabetu beharko du, edo lan kontratuaren eranskina formalizatu, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean. Norbait plazaz jabetzen ez bada, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: III. titulua, I. kapitulua: 1. eta 2. atalak.

2.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

3.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. III. Titulua IV. Kapitulua: administrazioen arteko harreman elektronikoak.

4.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak, baldintzak eta epeak (II. titulua, I. eta II. kapituluak).

5.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak, administrazio-espedientearen antolamendua (IV. titulua, III. kapitulua). Administrazio-errekurtsoak (V. titulua, II. kapitulua).

6.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: II. tituluko II. kapitulua, Epe-mugak eta epeak.

7.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua, Udalerria: I. kapitulua, Lurraldea eta biztanleria.

8.–11/2012 Foru Legea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa.

II. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izena ............................................................................................................................................, adinez nagusia, NAN zenbakia ................................................. (edo balio bereko beste agiriren bat), sorteguna ..........(e)ko ...........................aren ..............(e)(a)n, sorterria ................................................ (.......................................), egungo bizitokia ................................................. (.....................................), kalea ......................................................, posta kodea ...................., telefonoa ....................................., posta elektronikoa ..................................................................

AZALTZEN DUT:

–Betetzen ditudala deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza guzti-guztiak.

–Eskabide honi eransten dizkiodala deialdiaren oinarrietan eskatzen diren agiriak:

Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen kopia.

Batxilergoko tituluaren, bigarren mailako Lanbide Heziketakoaren edo titulu baliokide baten kopia.

–Euskararen C1 mailako ezagutza frogatzeari dagokionez (markatu bidezkoa dena):

Eskabide honekin batera, aurkezten dut euskaraz C1 mailan badakidala (ahoz eta idatziz) frogatzen duen dokumentazioaren kopia.

Euskararen ezagutza frogatzeko proba egitea eskatzen dudala.

–Eskabidearekin batera aurkezten dudala lehiaketa aldirako merezimenduen fotokopia.

ESKATZEN DUT:

–Onartua izatea C mailako administrari-ofizialen plaza bat lehiaketa-oposizio bidez eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez betetzeko deialdian (....................... zenbakia duen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia).

...............................................(a)n. 2026ko .............................aren ........(a)n.

Sinadura

Iragarkiaren kodea: L2607715