2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Izendapena
Deialdia argitara eman zen 2026ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an.
Oltza Zendeako Udaleko alkateak 2026ko maiatzaren 15ean emandako 208. Ebazpenaren bidez, Saioa Carasatorre Urra izendatzea erabaki zen, kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat.
Izendapenak 2026ko ekainaren 8tik aurrera izanen du eragina.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 39.era (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua).
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
Oltza zendean, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2607156