109. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 304/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskoletan 2026-2027 ikasturterako onartu diren pertsonen behin betiko zerrendak eta itxarote zerrendak onetsi ziren.

Iragarki honen bidez komunikatzen da Elena Izurdiaga Zaratiegui andreak, Uxoa Gutiérrez Urtasun andreak eta Javier Yarnoz Floristan jaunak errekurtsoa jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 304/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskoletan 2026-2027 ikasturterako onartu diren pertsonen behin betiko zerrendak eta itxarote zerrendak onetsi ziren.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2607389