Iragarkia
109. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1168/2026 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrazioko ofizial izateko 18 lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.
Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 27an hartutako erabaki baten bidez (2023ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 11koa), Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2023ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, eta han, besteak beste, OLko administrari izateko hogeita bi lanpostu jaso ziren (C maila), funtzionarioen araubidekoak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 3an emandako 2121/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko administrari izateko 22 lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2024ko azaroaren 28an emandako 2832/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko hogeita bi funtzionario izendatu ziren, OLko administrari izateko (C maila), eta lanpostu bana esleitu zitzaien.
Geroago, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2024ko abenduaren 23an emandako 3025/2024 Ebazpenaren bidez, zenbait izendapen osagarri egin ziren, izangai batzuk borondatezko eszedentzian deklaratzearen ondorioz. Funtzionario izendatutako pertsona horietako bat, era berean, borondatezko eszedentzian deklaratua izan zen gero, eta, hortaz, 721 zenbakidun lanpostua ere bete gabe gelditu zen azkenean.
2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluan xedatzen denez, deialdi bat gauzatzean bete gabe gelditzen diren lanpostuak berriz deitzen ahalko dira, betiere hiru urte baino gehiago igaro ez badira lanpostu horiek baimendu zituen lan publikoaren eskaintza argitaratu zenetik. Deialdi berriak honako hauek zehaztu beharko ditu: zein diren aurreko deialdietatik datozen lanpostuak, bai eta zein lan eskaintzari dagokion horietako bakoitza. Aurreikuspen hori 2023a baino lehenagoko ekitaldietako eskaintzetatik datozen hautaketa-prozesuetako deialdiei izanen zaie aplikatzekoa, dagoeneko argitaratu direnak barne.
Hala, bidezkoa da 2023ko birjarpen tasari dagokion lan publikoaren eskaintzan onetsitako lanpostu bat betetzea.
Bestalde, Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 26an hartutako erabaki baten bidez (2024ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2024ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen, eta han, besteak beste, OLko administrari izateko zazpi lanpostu jaso ziren (C maila), funtzionarioen araubidekoak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko ekainaren 27an emandako 1313/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko ofizial (OLko administrariaren izen berria) izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko abenduaren 29an emandako 2805/2025 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion administrazioko ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko prozedurari.
Azkenik, Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 25ean hartutako erabaki baten bidez (2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 16koa), Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2025eko lan publikoaren eskaintza onetsi zen, eta han, besteak beste, administrazioko ofizial izateko hamabost lanpostu jaso ziren (C maila), funtzionarioen araubidekoak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2026ko otsailaren 19an emandako 340/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
Aurreko guztia kontuan izanik, eta zenbait langile zerbitzu aktibora itzultzearen ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrazioko ofizial izateko 18 lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2026ko otsailaren 19an emandako 340/2026 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren zehaztuko da zein diren lanpostuak eta bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrazioko ofizial izateko 18 lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdia, baita haren oinarriak ere.
Bigarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 25ean.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.
ADMINISTRAZIOKO OFIZIAL IZATEKO 18 LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA
Hauek dira deialdia arautuko duten,
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrazioko ofizial izateko 18 lanpostu (funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak) oposizio bidez betetzea da. Lanpostuak txanda hauetan banatuko dira:
- 8 lanpostu txanda librean.
- 8 lanpostu igoera-txandan.
- 2 lanpostu ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen beste ebazpen baten bidez zehaztuko da zein diren lanpostuak eta bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia, betiere Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabaki baten bidez onetsitako eta 2026ko otsailaren 17an hartutako erabaki baten bidez aldatutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera xede horrekin deitzen den Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2026ko otsailaren 19an emandako 340/2026 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren.
1.2. Izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako bete gabe gelditzen diren igoera-txandako lanpostu hutsak txanda librera pasatuko dira.
Era berean, baldin eta desgaitasunen bat dutenentzako erreserba-txandako lanpostu hutsak bete gabe gelditzen badira izangaiek ez dutelako lortu hautaprobak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa, dagokien txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako banaketa-ordenari jarraikiz.
Bestalde, igoera-txandan edo desgaitasunen bat dutenentzako erreserba-txandan dauden lanpostu hutsak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horiek gainditu baina lanposturik gabe gelditzen direnek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak betetzeko, txanda horretako izangaiekin lehian, lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, deialdi honen 10.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko epea amaitzen den unean 2.1.2 oinarrian eskatzen diren baldintza espezifikoak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiak ere txanda libreko lanpostu hutsetara aurkezten ahalko dira, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.
1.3. Halaber, deialdi honen xedea da hautaketa-prozeduran lanposturik lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoarekin bat.
1.4. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdi honen oinarrietan berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion atalean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:
https://www.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3&submenu=yes&languageId=100001
2.–Baldintzak.
2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko tratatuak aplikatzen diren eremuko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere har dezakete parte, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, betiere gurasoak zuzenbidearen arabera bananduak ez badituzte, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.
c) Batxilergoko titulua, bigarren mailako lanbide-heziketako titulua edo haien baliokidetzat jotakoren bat edukitzea, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Atzerrian lortutako tituluen kasuan, baliokidetasun ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babespean erdietsi duten izangaiei.
d) Behar diren eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.
e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.1.2. Igoera-txandako izangaientzako baldintza espezifikoak:
Igoera-txandako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:
a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko langile funtzionarioa izatea eta lanpostuz igotzeko erabili nahi den jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen izangaia deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako lanpostu batean ari bada lanean.
b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea.
d) Titulazioaren baldintza bete ordez, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua duela egiaztatzen ahalko du izangaiak.
2.1.3. Desgaitasunen bat dutenentzako erreserba-txandako izangaiek bete beharreko baldintza espezifikoak:
Desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan adierazitako baldintzez gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasun bat izan behar dute ofizialki aitortua.
2.1.4. Hizkuntza-eskakizuna duen lanpostu bat lortu nahi izanez gero, izangaiak hizkuntza-maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat eduki beharko du –titulu edo ziurtagiri horrek Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa izan behar du, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 2010eko irailaren 13ko 210/2010 Ebazpeneko zerrendan egon (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa)–, edo ofizialki aitortutako titulazio baliokide bat.
2.2. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaz jabetu arte.
2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.
3.–Eskaerak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hogei egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaeraren aurkezpena eta formalizazioa.
Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu eta formalizatu beharko dute eskaera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, zeina nabigazio bide honi jarraituz aurkituko baitute:
https://www.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3&submenu=yes&languageId=100001
"Convocatorias OPE", deialdi honi dagokion atala.
3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.
Online eskabidea aurkeztean, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta, dagokienaren arabera:
a) Deialdian eskatzen den tituluaren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Hizkuntza-eskakizuna duen lanpostu bat lortu nahi duten izangaiek hizkuntza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria erantsi beharko dute, deialdi honen 2.1.4 apartatuan xedatutakoaren araberakoa.
c) Tasa ordaintzetik salbuetsiak daudela egiaztatzen duen agiria, 4.2 oinarrian jasotako kasuetan.
d) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, izena emateko eskabidean eman beharko dute horren berri.
4.–Tasa.
4.1. Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 26 eurokoa da.
Tasaren ordainketa telematikoki eginen da, eskaera formalizatzen den unean, ordainketa telematikoko sistema seguru baten bidez.
4.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
Aurreko paragrafoan desgaitasun aitortuari buruz ezarritako salbuespena IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.
b) Deialdia argitaratu baino lehenago hilabete bat gutxienez egon direnak enplegu-eskatzaile gisara izena emanda.
Aurreko paragrafoan langabeziari buruz ezarritako salbuespena behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, eta interesduna langabe gisara noiz inskribatu zen adierazi beharko da agiri horretan.
4.3. Salbuetsita egoteko arrazoirik egiaztatu ezean, tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du.
4.4. Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.
5.–Izangaien onarpena.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, azken horiek baztertzearen zergatiak azalduta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratzeko aginduko du.
5.2. Eskaera edo 3.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik eta behar bezala ez formalizatzeagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea edo deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea.
5.3. Behin-behineko zerrendetan ageri ez diren izangaiek edo behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat egin badute, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.
Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez.
Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.
5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitara daitezela aginduko du.
5.5. Onartuen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek baldintzaren bat ez duela betetzen, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakarzkion eskubide guztiak, alde batera utzi gabe faltsutasunagatik eragindako erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.6. Izangaiak haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik baztertzen direnean, ez da tasa itzuliko.
5.7. Onartutako eta baztertutako izangaien zerrendak argitaratuta, interesdunei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.
6.–Epaimahai kalifikatzailea.
6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoak arautuko du epaimahai kalifikatzailea, eta, subsidiarioki, Gobernu Kontseiluak 2018ko apirilaren 24an hartutako erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kide Anitzeko Organoen Funtzionamendurako Erregelamendu Orokorra onesten duenak.
6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:
–Epaimahaiburua: errektorea edo hark eskuordetutako pertsona.
Ordezko epaimahaiburua: errektoreak izendatutako pertsona.
–Epaimahaikidea: kudeatzailea edo hark eskuordetutako pertsona.
Ordezko epaimahaikidea: kudeatzaileak izendatutako pertsona.
–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.
Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.
–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen taldeko kide bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen taldeko kide bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.
–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen taldeko kide bat, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen taldeko kide bat, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzaileko kideen izenak.
6.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.
Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.
Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.
Epaimahai kalifikatzailea eratu ondoren, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badago edo arrazoi justifikatu batengatik aldi baterako kanpoan badago, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 2019ko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.
6.4. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahai kalifikatzaileko kideek uko egin beharko diote parte hartzeari, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek zilegi dute epaimahai kalifikatzaileko kideak errekusatzea aipatutako egoera horietakoren bat gertatzen denean.
Abstentzioa edota errekusazioa dela-eta epaimahaiaren osaeran gertatzen den edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da.
6.5. Hautaprobak aurrera egin ahala, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak, baita deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartu ere.
6.6. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izanen du proba guztietarako edo batzuetarako aholkulari adituak edukitzeko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.
6.7. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.
7.–Oposizioaren garapena.
7.1. Oposizio-fasea 2026ko abendutik aurrera hasiko da.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioaren lehenbiziko proba.
Hurrengo probak hasi baino 48 ordu lehenago beranduenez argitaratuko du epaimahaiak horien deialdia, eta proba egitera deituak dauden izangaien zerrenda eta oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraziko du.
Oposizioko hautaprobetarako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute aldean. Iragarritako egun, ordu eta tokietara agertzen ez diren edo aipatutako agirien bitartez identifikatzen ez diren izangaiak oposiziotik kanpo geldituko dira.
7.2. Oposizioaren probak oinarri honetan adierazten direnak izanen dira, eta I. eranskineko gai zerrendako gaietan oinarrituko dira.
Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.
Desgaitasun aitortua izanik eskabidean eskaera egin duten izangaientzat, ahal diren egokitzapenak eginen dira hautaprobak egiteko behar diren denbora eta baliabideetan.
7.3. Proba hauek izanen ditu oposizioak:
7.3.1. Lehenbiziko proba.
Lehenbiziko probak bi ariketa izanen ditu, eta bata bestearen atzetik eginen dira:
Lehenbiziko ariketa. Hizkuntza-gaitasunari, zenbakizko gaitasunari, ortografiari eta pertzepzioko trebetasunari buruz, test motako galderak erantzun beharko dira idatziz. Galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izanen ditu, eta horietako bat bakarra izanen da baliozkoa. Gaizki erantzundako galdera bakoitzagatik erantzun zuzenaren balioaren herena kenduko da.
Bigarren ariketa. Deialdiaren I. eranskinaren gai zerrendaren I. parteko gaiei buruz, test motako galdera batzuei erantzun beharko zaie idatziz. Galdera bakoitzak lau erantzun aukera izanen ditu, eta horietako bat bakarra izanen da baliozkoa. Gaizki erantzundako galdera bakoitzagatik erantzun zuzenaren balioaren herena kenduko da.
Epaimahai kalifikatzaileak ezarriko du, proba hasi baino lehen, bi ariketetako bakoitzak zenbat iraunen duen gehienez.
Ariketa horietan, ezin izanen da inolako testurik kontsultatu, ezta hiztegirik, kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, salbu eta boligrafo urdin edo beltz bat, punta lodikoa.
7.3.2. Bigarren proba.
Bigarren proba ariketa praktiko bat izanen da, eta epaimahai kalifikatzaileak proposatutako kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira, ordenagailuz. Horretarako, I. eranskineko gai zerrendaren II. partean (Informatika) ageri diren aplikazioak eta sistema eragilea erabiliko dira. Epaimahai kalifikatzaileak ezarriko du, proba hasi baino lehen, izangaiek ariketa egiteko zenbat denbora izanen duten gehienez.
Ariketa hori egiteko, beharrezko baliabide teknikoak emanen zaizkie izangaiei.
Proba egiteko beharrezkotzat jotzen duen laguntza teknikoa eskatzen ahalko du epaimahai kalifikatzaileak.
7.3.3. Oposizioko proben eta ariketen balorazioa.
Oposizioko proben balorazioan 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez, honela banatuak:
7.3.3.1. Lehenbiziko proba (50 puntu gehienez):
Lehenbiziko ariketa: 0tik 30era kalifikatuko da.
Bigarren ariketa: 0tik 20ra kalifikatuko da.
Bi ariketak baztertzaileak izanen dira, eta bazterturik geldituko dira haietako bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa alde batera utzirik, txanda libreari dagokionez, bigarren proba 250 izangaik egiten ahalko dute gehienez, eta, beraz, eskatutako gutxieneko puntuazioa dutenen kopurua hori baino handiagoa bada txanda horretan, kalifikaziorik hoberenak lortu dituztenak igaroko dira. 250. postuan kalifikazio bereko izangai bat baino gehiago badago, posizio horretan berdinduta dauden pertsona guztiak igaroko dira. Gainerako izangaiak oposizioaren hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira.
7.3.3.2. Bigarren proba (50 puntu gehienez): bazterturik geldituko dira proba honetan gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
7.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena modu telematikoan alega dezaten.
7.5. Hautaketa-prozesuko edozein unetan, epaimahaiak izangairen batek deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, interesdunari entzun ondoren, hura kanporatzeko proposamena egin beharko dio Unibertsitateko kudeatzaileari, eta, era berean, izangaiak probetan sartzeko eskabidean egindako zehaztasun falta edo gezurren berri eman beharko dio, behar diren ondorioak izan ditzan.
8.–Gainditu dutenen zerrenda.
8.1. Hautaprobak bukatutakoan, epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du oposizioan lortutako kalifikazioekin, txandaren eta lortutako puntuazioaren arabera banaturik. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari helaraziko dio, baldintzak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin ditzan.
8.2. Berdinketa oro bigarren proban puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde ebatziko da, eta, berdinketak jarraitzen badu, lehenbiziko probako bigarren ariketan eta lehenbiziko probako lehenbiziko ariketan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren.
8.3. Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da, horretarako eginen den ekitaldi publiko batean. Zozketaren emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira. Puntuazio bera duten izangaien artetik bat hautatuko da ausaz eta, horretarako, haietako bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio ordena alfabetikoan; halatan non ordena alfabetikoaren arabera ebatziko baitira berdinketa guztiak, zozketan ateratako zenbakia dagokion pertsonaren deituretatik eta izenetik abiatuta.
9.–Baldintzen egiaztapena eta lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia.
9.1.–Hamar egun balioduneko epea irekiko da honako baldintza hauek betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko, horretarako ezarritako bidea erabiliz:
a) 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren jatorrizko dokumentua edo haren kopia erkatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edo haren kopia erkatua.
b) Hizkuntza-eskakizuna duen lanpostu bat lortu nahi duten pertsonek hizkuntza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri baten jatorrizkoa edo kopia erkatua aurkeztu beharko dute –titulu edo ziurtagiri horrek Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa izan behar du, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 2010eko irailaren 13ko 210/2010 Ebazpeneko zerrendan egon–, edo ofizialki aitortutako titulazio baliokide bat, deialdi honen 2.1.4 apartatuan xedatutakoaren arabera.
9.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoaren bidez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia eginen du. Horretarako, honako hauek argitaratuko ditu: izangaiek hautatu beharreko lanpostu hutsen zerrenda, lanpostua hautatzera deitutako izangaien zerrenda, horretarako duten lehentasunaren arabera ordenatua (txandaka eta puntuazioaren arabera) eta egiaztatu dituzten baldintzak adierazita, eta lanpostu hutsak hautatzeko ematen den epea.
9.3. Zerrenda horretan daudenek aditzera eman beharko dute, horretarako ezarritako epean, zein den deialdi honen xede diren lanpostu hutsak betetzeko duten lehentasun-ordena. Epe horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, hautaketarik egiten ez duten izangaiek deialdi honen xede den lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdi honen 10.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
9.4. %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak hautatzeko orduan, gainerako izangaien aldean, edozein dela ere haien txanda.
Eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek ofizioz jakinaraziko dute aitortutako desgaitasuna deialdiaren xede den lanpostuarekin bateragarria ote den, eta hori espedientean sartu beharko da.
Aurrekoa gorabehera, halako desgaitasun-maila duen izangairik badago eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu hutsetan jarduteko baldintzetan, bere desgaitasunerako egokienak direnak eskainiko zaizkio hautaketa egin aurretik, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horri buruz egiten duen txostena ikusita.
Bestalde, hautaprobak igoera-txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute, txanda irekiko izangaien aldean, deialdiaren xede diren lanpostu hutsak aukeratzeko, desgaitasunen bat dutenen txandako izangaien salbuespena kontuan hartuta.
10.–Izendatzeko proposamena eta dokumentuen aurkezpena.
10.1. Hautapen-ekitaldia bukaturik, epaimahaiak proposamen bat igorriko dio kudeatzaileari gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopurua betetzeko puntuaziorik altuena lortu dutenak izendatu ditzan. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da.
10.2. Izendatzeko proposamena argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokide baten kopia konpultsatua.
b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten medikoa.
c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena. Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenen kasuan, beren estatuetan diziplina-zehapen edo zigor-kondena baten bidez funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.
d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duelako, Konstituzioari eta legeei men eginen dielako eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituelako zina edo promesa.
10.3. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, epe horretan norbaitek agiri horiek aurkezten ez baditu, edo deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzen ez badu, edo, dokumentazioa aztertu eta gero, ondorioztatzen bada norbaitek ez duela betetzen eskatutako baldintzaren bat, pertsona hori ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuko dira, alde batera utzi gabe eskaeraren faltsutasunagatik eragindako erantzukizuna.
10.4. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, 8. oinarrian aipatzen den gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den eta baldintzak betetzen dituen izangaiak beteko du hutsunea, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin ere.
10.5. Giza Baliabideen Zerbitzuak bere eskumenak baliatzeko eskatzen duen beste edozein agiri, ez bada deialdiaren xede den lanposturako betekizun eta baldintzak egiaztatzeko agiri bat, proposatutako izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.
11.–Funtzionarioen izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta lanpostuaz jabetzea.
11.1. Aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, administrazioko ofizial izateko lanpostuan aritu daitezen, eta lanpostu hutsak ebazpen bidez esleituko dizkie.
11.2. Izendatzeak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatutako pertsonak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan ezarritako babesarekin.
11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendapenaren ebazpenean finkatutako egunean hartu beharko dute izendatuek lanpostuaren jabetza, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.
Ezinbesteko kasuetan salbu, finkatutako egunean norbaitek lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, 10.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
11.4. Izangairen bat funtzionario bihurtzen bada eta, lanpostuko eginkizunak bete gabe, berak eskatuta, lanpostuaz jabetzen den egunetik bertatik eragina izanen duen borondatezko eszedentzian deklaratzen badute une horretan beste administrazio publikoren batean ari delako lanean, orduan ere lanpostu hutsa bete eginen da (betiere indarrean den araudian jasoak dauden kasuetan), 10.4 oinarrian xedatutakoaren arabera.
11.5. Aurreko bi apartatuetan ezarritako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa, eta egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean esleituko zaizkie funtzionario berriei.
12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
12.1. Gobernu Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28an emandako erabaki batean xedatutakoari jarraikiz –erabaki horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariak eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak administrazio araubidearen arabera eta aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten ditu–, kontrataziorako izangaien zerrenda hauek osatuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin:
1) Prozesua gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
2) Prozesua gainditu ez eta lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda. Hauek osatuko dute:
a) Hautaketa-prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiek.
b) Hautaketa-prozesuko lehenbiziko probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 edo gehiago lortu dutenek.
Hautaketa-prozesuan lortutako puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuko dira gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendako izangaiak. Halaber, prozesua gainditu ez eta lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendaren ordena osatzeko, lehenbizi, gainditutako proben kopurua hartuko da kontuan, eta, ondoren, gainditutako probetan lortutako puntuazioen batura. Aldiz, b) letran ezarritako kasuan, lehenbiziko proban lortutako puntuazioari erreparatuko zaio.
Berdinketarik egonez gero, deialdi honen 8.2 oinarrian berdinketak hausteko ezarritako irizpideei jarraikiz ebatziko da.
12.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko araubidea Gobernu Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28ko erabakian ezarri zuena izanen da –Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariak eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak administrazio araubidearen arabera eta aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena–, une bakoitzean indarrean dagoen idazketarekin.
12.3. Kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dute lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa; kontratua formalizatzen den unean aurkeztuko da dokumentazio hori.
12.4. Eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte sarrera-deialdian parte hartzearen ondoriozko eskubide guztiak, alde batera utzi gabe eskaeran datu faltsuak emateagatik izan dezaketen erantzukizuna.
12.5. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan sartzeak ez du esan nahi interesdunei lanpostuan eskatzen diren baldintzak aitortzen zaizkienik. Baldintza horiek oinarri honetan ezarritako moduan egiaztatu beharko dira.
13.–Datu pertsonalen tratamendua.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.
Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsultatzen ahal da nola eginen den tratamendu hori, https://www2.unavarra.es/gesadj/seguridadInf/normativa-proteccion-datos/registro-actividades-tratamiento-datos-UPNA.pdf estekan, "Giza Baliabideak" atalean.
Hautaketa-prozesuetako izangaiei eta NUPeko langileei eraginen die batez ere datuen tratamenduak. Datu pertsonal hauek tratatuko dira: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.
Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea honako hauek tramitatzea da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk.
Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.
Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.
14.–Errekurtsoak.
Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:
a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratutako egintza jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
I. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA
I. partea.–Oinarrizko araudia.
1. gaia.–Administrazio Prozedura Erkidea I. Interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; mugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Gauzatzea. (39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. I., II. eta IV. tituluak).
2. gaia.–Administrazio Prozedura Erkidea II. Administrazio-egintzak. Administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofizioz berrikustea eta administrazio errekurtsoak. (39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. III. eta V. tituluak).
3. gaia.–2/2023 Lege Organikoa, 2023ko martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemari buruzkoa I. Ikasketen antolamendua. Ikerketa eta ezagutzaren eta berrikuntzaren transferentzia eta trukea (III. eta IV. tituluak). Unibertsitate sistemako ikasleak (VIII. titulua).
4. gaia.–2/2023 Lege Organikoa, 2023ko martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemari buruzkoa II. Unibertsitate publikoen araubide espezifikoa (IX. titulua).
5. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak, 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 21ean hartu zuen erabaki baten bidez aldatuak.
6. gaia.–NUPeko ikastegien eta sailen egitura. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikastegi eta Sailei buruzko Esparru Erregelamendua, Gobernu Kontseiluak 2018ko apirilaren 24an hartutako erabaki baten bidez onetsia.
7. gaia.–822/2021 Errege Dekretua, 2021eko irailaren 28koa, Unibertsitateko ikasketen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituena (I). Unibertsitateko ikasketen antolamendua. Graduko ikasketa ofizialen oinarrizko antolamendua. Masterreko ikasketa ofizialen oinarrizko antolamendua. Doktoretzako ikasketa ofizialen oinarrizko antolamendua. (I. kapitulutik V.era).
8. gaia.–822/2021 Errege Dekretua, 2021eko irailaren 28koa, Unibertsitateko ikasketen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituena (II). Unibertsitateko ikasketa ofizialen kalitatea bermatzeko prozedurak (VII. kapitulua). 99/2022 Foru Dekretua, 2022ko azaroaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitate ikasketa ofizialak ezarri, aldatu, egiaztapena berritu eta iraungitzeko prozedurak arautzen dituena (2022ko 245. NAOa, abenduaren 9koa).
9. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta unibertsitate masterreko ikasketen arauak, Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 15ean hartutako erabaki baten bidez onetsiak (2022ko 73. NAOa, apirilaren 12koa) eta 2022ko ekainaren 7an eta irailaren 23an hartutako erabaki batzuen bidez aldatuak (2022ko 200. NAOa, urriaren 7koa).
10. gaia.–29E/2025 Foru Agindua, 2025eko maiatzaren 14koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2025-2026 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzen dituena.
11. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikasketa Berekien Araudia, Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean hartutako erabaki baten bidez onetsia (2023ko 99. NAOa, maiatzaren 11koa) eta 2025eko azaroaren 4an hartutako erabaki baten bidez aldatua (2025eko 227. NAOa, azaroaren 13koa).
12. gaia.–1125/2003 Errege Dekretua, 2003ko irailaren 5ekoa, Kredituen Europar Sistema eta Lurralde Nazional Osoan Ofizialak eta Baliodunak diren Unibertsitateko Titulazioetako Kalifikazio Sistema ezartzen dituena. 22/2015 Errege Dekretua, 2015eko urtarrilaren 23koa, 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan araututako tituluen Europako Gehigarria emateko betekizunak ezartzen dituena.
13. gaia.–17/2019 Foru Legea, 2019ko apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
14. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
15. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Datuak Babesteko Politika, Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 30ean hartutako erabaki baten bidez onetsia eta errektorearen 2022ko ekainaren 30eko 1368/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua (2022ko 153. NAOa, abuztuaren 2koa), Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 2an hartutako erabaki baten bidez aldatua, errektorearen 2022ko azaroaren 24ko 2353/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua (2022ko 258. NAOa, abenduaren 23koa).
16. gaia.–Erabakia, "Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Laneko Arriskuen Prebentzioko Plana" onesten duena (Gobernu Kontseiluak 2011ko otsailaren 28an hartutako erabakia).
17. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamendua, Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 19an hartutako erabaki baten bidez onetsia eta errektorearen 2022ko abenduaren 19ko 2519/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua (2023ko 1. NAOa, urtarrilaren 2koa).
18. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Web Atariaren erabilerari buruzko erregelamendua, Gobernu Kontseiluak 2025eko maiatzaren 20an hartutako erabaki baten bidez onetsia eta errektorearen 2025eko maiatzaren 27an 976/2025 Ebazpenaren bidez argitaratua (2025eko 104. NAOa, maiatzaren 27koa).
19. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren VI. Plan Estrategikoa (2025-2028). Oinarri estrategikoak.
20. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Informazioaren Segurtasunari buruzko Araudia, errektorearen 2019ko irailaren 10eko 1816/2019 Ebazpenaren bidez argitaratua (2019ko 194. NAOa, urriaren 1ekoa).
21. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2026ko aurrekontua betearazteko oinarriak. II. eta III. tituluak.
22. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibo Nagusiaren Erregelamendua. 1.–14., 23.–25. eta 31.–32. artikuluak.
23. gaia.–103/2017 Foru Dekretua, 2017ko azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskara erabiltzeko jarraibideak.
24. gaia.–Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea. Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako Sistemaren gobernantza. Ikerketara bideratutako giza baliabideak (I. eta II. tituluak).
25. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-institutuak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Institutuen Araudia (Gobernu Kontseiluak 2014ko maiatzaren 27an hartutako erabaki baten bidez onetsia).
26. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-katedrak. Araudia. Garatzen dituzten jarduera motak eta jarduera horien kudeaketa.
27. gaia.–3/2022 Legea, 2022ko otsailaren 24koa, unibertsitateko bizikidetzari buruzkoa.
28. gaia.–Mugikortasuna: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen mugikortasunari buruzko araudia, Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 6an hartutako erabaki baten bidez onetsia eta 2024ko uztailaren 30ean hartutako erabaki baten bidez aldatua.
29. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariak eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak: araubide juridikoa eta motak. 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duena: funtzionarioak hautatzea; funtzionario izaera hartu eta galtzea; mailak eta graduak; plantilla organikoak eta funtzionarioen zerrendak; egoera administratiboak; lanpostuak betetzea.
30. gaia.–Irakasle eta ikertzaileak. Unibertsitateko irakaskidegoak: araubide juridikoa; sarbidea; ordainsariak; bateraezintasunak. Unibertsitate publikoetako irakasle eta ikertzaile kontratatuak: kontratazio modalitateak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen banakako merezimenduei dagozkien ordainsari gehigarriak.
31. gaia.–971/2007 Errege Dekretua, 2007ko uztailaren 13koa, goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzkoa: definizioak, izaera hori eskuratzeko eta egiaztatzeko baldintzak eta balorazio irizpideak. 9/2012 Foru Dekretua, 2012ko otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituena. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Goi Mailako Kirolariaren Araudia (Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 8an hartutako erabakia).
II. partea.–Informatika.
32. gaia.–Sistema eragileak ingurune pertsonaletan: Windows 11. Mahaigaina eta bere elementuak. "Hasiera" menua eta ataza-barra. Fitxategien esploratzailea. Konfigurazioa eta kontrol-panela. Sistemaren oinarrizko administrazioa: ataza-administratzailea, gailuak eta inprimagailuak. Sareko lana. Erabiltzaile-kontuak. Laguntza eta euskarria.
33. gaia.–Testu prozesadoreak: funtsezko kontzeptuak. Microsoft Word 2024. Lan-ingurunea. Dokumentuak sortzea eta editatzea eta haien formatua. Orrialdearen diseinua eta konposizioa. Estiloak eta txantiloiak. Zerrendak eta eskemak. Taulak txertatzea eta haien formatua. Goiburuak eta orri oinak. Orrialdeak zenbakitzea. Posta-konbinazioa. Dokumentuak berrikustea. Fitxategiak kudeatzea eta inprimatzea.
34. gaia.–Kalkulu-orriak: funtsezko kontzeptuak. Microsoft Excel 2024. Laneko liburuak, orriak eta gelaxkak. Datuak sartzea eta editatzea. Formulak eta funtzioak. Erreferentzia erlatiboak eta absolutuak. Gelaxken eta orrien formatua. Taulak. Datuak ordenatzea eta iragaztea. Informazioaren irudikapen grafikoa. Orriaren diseinua. Inprimaketa.
35. gaia.–Datu-baseak: funtsezko kontzeptuak. Microsoft Access 2024. Datu-baseen oinarrizko kontzeptuak. Taulak eta erlazioak. Kontsultak. Inprimakiak. Txostenak. Oinarrizko kudeaketa eta inprimaketa.
Oharra: gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.
Iragarkiaren kodea: F2607633
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
