1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
28/2026 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, Garazi Artola Senar andrea izendatzen duena Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 272E/2026 Ebazpenaren bidez, zerbitzu-eginkizun bat baimendu zitzaion Garazi Artola Senar andreari, aldi baterako bete zezan Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari lanpostua, 2026ko apirilaren 14tik 2027ko apirilaren 13ra, eta kargu horretan jarduten duen bitartean, edo denbora laburragorako, zerbitzu-eginkizunetan ari den langilea zerbitzu ematen ari den plaza hori lehenago betetzen bada edo organo eskudunak aldez aurretik errebokatzen badu. Garazi Artola Senar andrea funtzionarioa da, eta 035622 plaza du, zeina atxikia baitago Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuari.
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Garazi Artola Senar andrea Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2026ko apirilaren 14tik aurrerako ondoroekin.
2. Ebazpen hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 26an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
Iragarkiaren kodea: F2607651