109. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

243/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak, 2026-2027 ikasturtean lanean hasiko direnak.

Martxoaren 19ko 42/2017 Foru Aginduaren bidez, arauak eman ziren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko.

2025-2026 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 257/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen librearen bidez betetzeko. Bost ikastetxe bateratutan egin zen zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko martxoaren 16 72/2026 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda onetsi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko deialdian.

Bi ikastetxe bateratutan onartu dira aurkeztutako hautagaitzak: Virgen del Camino IBP eta ETI Central IBP. Beraz, prozesurako hautagaitza aurkeztu eta onartu zaien bi ikastetxe bateratu horietan egin da ikastetxe bateratuko zuzendari lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko prozedura.

Azaroaren 28ko 257/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren zazpigarren oinarriak ikastetxe bateratuko zuzendariaren eta zuzendaritza-taldearen izendapena arautzen du, eta adierazten du hautatutako hautagaiak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez izendatuko direla. Ebazpen hori interesdunei eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari igorriko zaie, kasuan kasuko ikastetxe bateratuko zuzendari izenda ditzaten lau urteko aldirako. Oinarri horren hirugarren atalak ezartzen duenez, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuak izendatuko ditu zuzendaritza-taldeak, ikastetxe bateratuko zuzendaria izendatzen den aldi bererako.

Horrenbestez, eta martxoaren 29ko 42/2017 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzea, azaroaren 28ko 257/2025 Ebazpenaren bidez egindako deialdian sartutako ikastetxeetako zuzendarien lanpostuak betetzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2026-2027 ikasturtean lanean hasiko diren Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzea hautagaitza izan duten ikastetxe bateratuetan, ebazpen honen eranskinean ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 257/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barnean.

2. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Nominen Atalera, Gizarte Aseguruen Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera, Plantillen Atalera, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera eta izendatu diren pertsonei, eragiten ahal dioten neurrian.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 11n.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

IKASTETXE BATERATUETAKO ZUZENDARIEN IZENDAPEN ARRUNTA

Deialdia, Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen librearen bidez betetzeko, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 257/2025 Ebazpenaren bidez onetsia.

IKASTETXEA

KARGUA

IZENA

HASIERA

BUKAERA

ETI CENTRAL IBP

Zuzendaria

CIRIA FADRIQUE, JUAN CARLOS

2026-07-01

2030-06-30

VIRGEN DEL CAMINO IBP

Zuzendaria

TISCAR PEÑA, JOSÉ MANUEL

2026-07-01

2030-06-30

Iragarkiaren kodea: F2606968