109. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

126/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak emana, izendatzen dituena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez, arauak eman ziren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 257/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen askearen bidez betetzeko.

Bi ikastetxe bateratutan aurkeztu ziren hautagaiak: Iruñeko Virgen del Camino IBP eta Tuterako ETI Central IBP ikastetxeak.

Deialdiaren zazpigarren oinarriaren 7.1 atalak adierazten duenez, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak klaustroaren, Gizarte Kontseiluaren eta Balorazio Batzordearen nahitaezko txostenak jaso ondoren, izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta ebazpena emanen du, argitaratutako deialdian sartu diren ikastetxe bateratu publikoetako zuzendari bakoitza izendatzeko, merezimendu-, gaitasun- eta publikotasun-printzipioen arabera. Era berean, 7.2 atalean ezartzen denez, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak ikastetxe bateratuetako zuzendariak hautatzeko ebazpena igorriko dio Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, zuzendari guztiak izenda ditzan. Hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 11ko 243/2026 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu dira, 2026-2027 ikasturtean lanean has daitezen, bat eginez Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 257/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin.

Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak 2026ko uztailaren 1ean izanen dituzte ondorioak. Ordura arteko zuzendariak aurreko egunean utziko du kargua, ondorio guztietarako.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea eranskinean ageri diren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak; izendapena 4 urterako da, eta ondorioak izanen ditu 2026ko uztailaren 1etik aurrera. Prozesu horren deialdia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 257/2025 Ebazpenaren bidez egin zen.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta haren eranskina Hezkuntza Departamentuko web-orrian argitaratzea (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/informacion-laboral-rrhh),deialdiaren aipamenean.

4. Ebazpenaren eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

IZENDAPENA

LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE BATERATU PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK

HERRIA

IKASTETXEA

DEITURAK ETA IZENA

HASIERA

BUKAERA

IRUÑA

VIRGEN DEL CAMINO IBP

TISCAR PEÑA, JOSE MANUEL

2026-07-01

2030-06-30

TUTERA

ETI CENTRAL IBP

CIRIA FADRIQUE, JUAN CARLOS

2026-07-01

2030-06-30

Iragarkiaren kodea: F2607013