109. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

125/2026 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak izendatzen dituena. Prozesu horren deialdia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren 8an emandako 65/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta horien izendapena berritzeko arauak eman ziren.

Foru agindu horren 2. artikuluan esaten denez, ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko, merezimendu lehiaketa eginen da ikastetxeak eskaintzen duen irakaskuntzaren bat ematen duten karrerako irakasle funtzionarioen artean, eta baloratuko dira irakasleek aurkeztutako merezimenduak eta zuzendaritza proiektua. Hautapen prozesuan berdintasun, publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bete beharko dira, eta hautapena batzorde batek eginen du, zeina osatuko baitute Hezkuntza Departamentuaren ordezkariek eta dagokion ikastetxeko hezkuntza komunitatearen ordezkariek. Departamentuak ikastetxeetan hutsik gelditzen diren zuzendari postuak hautatzeko prozesuen deialdiak eginen ditu aldian-aldian.

Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe batzuetan zuzendari karguak hutsik gelditu direnez gero, horiek betetzeko merezimendu lehiaketa baterako deia egin beharra dago, hutsik gelditu ondoren izendapen berezien bidez bete direnak ere sartuta.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deialdia egin zen.

Deialdiaren zortzigarren oinarriaren arabera, hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Horretarako eratutako hautapen batzordeetako buruek zerrenda bat igorri zuten Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, hautatutako izangai guztien izenak eta bakoitzaren hautagaitza zer ikastetxetarako den adierazita; hori guztia, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barnean.

Era berean, lehenengo oinarriaren arabera, izendapena egin aurretik nahitaezkoa izanen da prestakuntza programa bat izatea, zuzendaritza eginkizunak betetzeko gaitasunei buruzkoa. Izendapenen aurreko izapide administratibo guztiak egin ahal izateko, bidezkoa da ebazpen honen datan prestakuntza hori frogatu duten zuzendariak izendatzea lehendabizi, deusetan galarazi gabe izendapen gehiago egin ahal izatea prestakuntza frogatu ondoren.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea, 4 urterako, ondorioak 2026ko uztailaren 1etik aurrera izanik, eranskinean ageri diren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak. Prozesu horren deialdia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 258/2025 Ebazpenaren bidez egin zen.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpena eta eranskina argitaratzea nafarroa.eus web-orrian dagoen fitxan, honako helbidean: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/informacion-laboral-rrhh.

4. Ebazpena eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Prestakuntza eta Kalitate Atalera, bai eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura ere, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 12an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

IZENDAPENA

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOAK

Arizkungo Arizkun HLHIP

ELIZEGI NARBARTE, MIREN GOTZONE

Berriozarko Mendialdea II HLHIP

ELCANO SANCHEZ, ANDER

Irurtzungo Atakondoa HLHIP

GOÑI IRAURGUI, AGURTZANE

Lakuntzako Lakuntzako Herri Eskola HLHIP

GUINEA MUNDIÑANO, MAIA

Larragako San Miguel de Larraga HLHIP

JIMENO IRIARTE, BEATRIZ

Lesakako Irain HLHIP

ITURRIA IPARRAGUIRRE, AINTZANE

Iruñeko Cardenal Ilundain HLHIP

GARCIA DEL PINO CAÑADAS, MARIA TERESA

Iruñeko Ermitagaña HLHIP

PRIETO LLAMAZARES, MARIA JOSE

Iruñeko Mendigoiti HLHIP

CASTRILLO ALVAREZ, DAVID ISRAEL

Iruñeko Patxi Larrainzar HLHIP

HERNANDORENA LARGO, LIDE

Garesko Puente La Reina HLHIP

GAVARI DORAY, AMAIA

San Adriángo Alfonso X El Sabio HLHIP

DIAZ NAVARRO, JESUS

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOAK ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK

Larraintzarko Larraintzarko Ikastetxea HH-LH / Larraintzar DBHI

GARDE LAURNAGA, ALVARO

Otsagabiko HLHIP / Otsagabiko DBHI

LARRAÑAGA SANCHEZ, IZASKUN

Vianako Ricardo Campano HLHIP / Del Camino DBHI

ROMERO REDONDO, JUAN MIGUEL

BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUAK

Barañaingo ALAIZ BHI

SAGASTIBELZA IREGUI, XABIER

Berriozarko DBHI

ARRIETA RECONDO, LEIRE

Tuterako Benjamín de Tudela BHI

BERROGAIN PEREZ, DAVID

Iragarkiaren kodea: F2606997