2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena bereganatzea, argiteria publikoa berritzeko lanekin lotuta
Barañaingo Udaleko alkateak, 2026ko maiatzaren 14an, 536. Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:
Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren ebazpena, zeinaren bidez bereganatzen baita eskumen bat (alkateak berak ekainaren 29an emandako 790/2023 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zion eskumen hori) eta onesten baita Montajes Eléctricos Pamplona SAk argiteria publikoa berritzeko lanengatik egindako faktura bat ordaintzea.
María Lecumberri Bonilla, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.
Aztertu da Montajes Eléctricos Pamplona SAk egindako 01 26010513 faktura, 10.634,22 euroa, ikusi da Ogasun Alorrak faktura hori kontabilizatu duela, eta aztertu da udal arkitektoaren bigarren ziurtapena ordaintzearen aldeko txostena.
Kontuan harturik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluak ezartzen duen aukera, hau da, organo eskuordetzaileak bereganatzea beste organo bati eskuordetzaz dagokion gai baten gaineko ardura, arrazoi juridikoek hala eskatzen dutenean.
Baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluak legez ematen didan ahalmena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
EBATZI DUT:
Lehena.–Alkate honek eskumen bat bereganatzea, Tokiko Gobernu Batzarrari legokiokeena, alkateak berak ekainaren 29ko emandako 790/2023 Ebazpenean adierazitako hori.
Bigarrena.–Montajes Eléctricos Pamplona SAk argiteria publikoa berritzeko lanengatik egindako fakturaren ordainketa onestea.
FAKTURA ZENBAKIA | AZALPENA | DATA | ONURADUNA | ZENBATEKOA (eurotan) |
01 26010513 | Argiteria publikoa berritzearen 2. ziurtapena | 2026-05-12 | Montajes Eléctricos Pamplona SA | 10.634,22 |
Hirugarrena.–Ebazpen honetan ezarritako bereganatzeak ondorioak izanen ditu sinatzen den egunetik aurrera.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ogasun Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Tokiko Gobernu Batzarrari erabaki honen berri ematea kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Barañainen, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2607153