2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena bereganatzea, erantzukizun zibileko / ondare erantzukizuneko aseguruarekin lotuta
Barañaingo Udaleko alkateak, 2026ko maiatzaren 12an, 528. Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:
Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren ebazpena, zeinaren bidez bereganatzen baita eskumen bat (alkateak berak ekainaren 29an emandako 790/2023 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zion eskumen hori) eta onesten baita erantzukizun zibileko / ondare erantzukizuneko aseguruaren kontratuaren adjudikazioa.
María Lecumberri Bonilla, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.
Kontuan harturik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluak ezartzen duen aukera, hau da, organo eskuordetzaileak bereganatzea beste organo bati eskuordetzaz dagokion gai baten gaineko ardura, arrazoi juridikoek hala eskatzen dutenean.
Aztertu da kontratazio mahaiaren adjudikazio proposamena; mahaia horretarako izendatu zen erantzukizun zibileko / ondare erantzukizuneko aseguruaren kontratuaren prozeduran. Baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluak legez ematen didan ahalmena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
EBATZI DUT:
Lehena.–Alkate honek eskumen bat bereganatzea, Tokiko Gobernu Batzarrari legokiokeena, alkateak berak ekainaren 29ko emandako 790/2023 Ebazpenean adierazitako hori.
Bigarrena.–Erantzukizun zibileko / ondare erantzukizuneko aseguruaren kontratua adjudikatzea Mapfre España Compañía de Seguros y Reaseguros SA enpresari, 27.200,00 eurokoa, puntuaziorik handiena lortu duen enpresa lizitatzailea baita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ogasun Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Tokiko Gobernu Batzarrari erabaki honen berri ematea kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Barañainen, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2607152