2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2026rako zerga-tasak. Behin betiko onespena
Zuñigako Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, karga-tasak onetsi zituen 2026. urterako. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2026ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17an, bai eta toki entitate honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da 2026ko ekitaldian indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek ezartzea 2026rako:
a) Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,45 izanen da.
b) Ekonomia-jardueren gaineko zergari 1 indizea aplikatzea.
c) Eraikuntza, obra eta zerbitzuen gaineko zerga (EIOZ):
–%4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
d) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatuko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 178. artikuluetan ezarritako gutxieneko tasak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
e) Zirkulazioaren gaineko tarifak aplikatzea.
f) Tasak:
–Bide berdean zirkulatzeko txartela ematea: 5 euro/txartel.
–Ureztatzeko ura: 0,15 euro/metro kubikoa.
–Ureztatzeko uraren urteko kanona: 15 euro/kontagailu.
–Tabernaren ondoko udal aretoa erabiltzeko abonua: 20 euro urtean.
–Soinu ekipoa mailegatzeko fidantza: 150 euro.
Bigarrena.–Tasa eta prezio publikoei dagokienez, aplikatzekoak izanen dira 2026rako ezarritakoak.
Hirugarrena.–Erabaki honetan finkatu diren zerga eta tasak aplikatuko dira 2026ko urtarrilaren 1etik aitzina.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkezten ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
Zuñigan, 2026ko maiatzaren 15en.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L2607208