2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren maiatzaren 11ko ebazpen baten bidez, Javier Álvarez Rivas Villamayor de Monjardín Udaleko zinegotziaren esku uzten dut bi ezkontza zibil egiteko berariazko eginkizuna. Ezkontza horiek 2026ko ekainaren 20an eta 2026ko ekainaren 27an izanen dira, aurreikusten denez.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Villamayor de Monjardinen, 2026ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.
Iragarkiaren kodea: L2607031