2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Hirigintza eta Ingurumenaren informazio batzordeko burutzaren eta partaidaetzaren eskuordetza errebokatzea
2026ko maiatzaren 19an, San Adriángo alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen, zeinaren bidez, errebokatu egin baitzen Hirigintza eta Ingurumenaren informazio batzordearen burutzaren eskuordetza, María del Perpetuo Socorro Sada Ballesterosi eman zitzaiona, batzorde horren 2026ko maiatzaren 21ean egitekoa den bileran –eta egun horretan soilik– alkate udalburu aritu dadin.
Ebazpen beraren bidez, alkate udalburuak errebokatu egin zuen batzorde horren bilkuran parte hartzeko Blanca Calvo Arro-ri emandako eskuordetzea, soilik 2026ko maiatzaren 21ean egiteko den bilkuran –eta egun horretan soilik–.
Erabaki hau argitaratzen da, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 114.3 artikulua –44.2 artikuluari dagokionez– (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Ebazpenaren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
San Adriánen, 2026ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2607387