105. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ SUBITZAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olatz Subitzako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko maiatzaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Olatz Subitzako Kontzejuaren 2026rako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Iragarkia entitatearen iragarki-taulan ere argitaratuko da. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahal dute, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Erreklamaziorik aurkezten bada, haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko da, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Olatz Subitzan, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Angel M. Aranguren Pastor.

Iragarkiaren kodea: L2607470