2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAÑETA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2026ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20an, 2026ko plantilla organikoaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik gabe, behin betiko onetsitzat jo da eta, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina), argitara ematen da 2026. urterako plantilla organikoa, behar diren ondorioak izan ditzan.
Uharte Arakilen, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Jose Ignacio Arangoa Cía.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: euskara, C1. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %34. Lanaldiaren luzapenaren osagarria %4. Hutsik. Uharte Arakilgo (buru egiten du), Arruazuko eta Irañetako Udalen Batasunekoa.
Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: euskara, C1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %40. Uharte Arakilgo (buru egiten du), Arruazuko eta Irañetako Udalen Batasunekoa.
Administrazio-kontratudunak.
Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: euskara, C1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Uharte Arakilgo (buru egiten du), Arruazuko eta Irañetako Udalen Batasunekoa.
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Ione Miren Lazkoz Maiza. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %34. Lanaldiaren luzapenaren osagarria %4. Sarrera eguna: 2017-06-12. Antzinatasuna: 2007-10-10.
Gurutze Iriarte Ollo. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: euskara, C1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria %15. Sarrera eguna: 2026-01-12. Antzinatasuna: 2025-06-05.
Funtzionarioak.
Aintzane García Andueza. Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %40. Antzinatasuna: 2000-06-23.
Iragarkiaren kodea: L2607205