105. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Imozko Udalak, 2026ko otsailaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Erabaki hori 2026ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an.

Hala xedatzen baitu 25.3 artikuluan irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuak, zeinaren bidez garatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan, eta kontuan hartuta jendaurreko aldian ez dela alegaziorik egin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat, aurrekontua behin betiko onetsi zen 2026ko maiatzaren 14ko osoko bilkuran.

Hona hemen haren laburpena:

Gastuak: 802.940 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 95.180 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 4.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 152.360 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 413.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 13.000 euro.

Diru-sarrerak: 804.025 euro.

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 169.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 60.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 44.200 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 250.225 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak. 14.700 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 265.900 euro.

Imotzen, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2607189