105. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2026eko aurrekontuaren behin betiko onarpena

Bertizaranako Udalak, 2026ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Udalaren 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura arautzen duen exekuzio oinarriak.

2026ko apirilaren 20ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura arautzen duen exekuzio oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epean ez zen aurrekontuaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsitako aurrekontua kapituluka laburturik argitaratzen da:

SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 172.500 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 16.00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 298.420 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 780 euro.

Guztira: 491.700 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileen gastuak: 188.50 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak: 106.660 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 188.200 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsioak: 8.790 euro.

Guztira: 491.700 euro.

Aditzera ematen da eta ohartarazten behin betikoz onetsitako aurrekontuaren kontra errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Bertizaranako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikulua betez.

c) Eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Bertizaranan, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2607042