2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena bereganatzea, zenbait kontraturen kudeaketarekin lotuta
Barañaingo Udaleko alkateak, 2026ko maiatzaren 14an, 537. Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:
Alkatearen ebazpena, zeinaren bidez bereganatzen baita eskumen bat (alkateak berak ekainaren 29an emandako 790/2023 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zion eskumen hori), honetarako: kontratazio organoa izateagatik duen eskumena, kontratatzeko obrak, hornidurak, zerbitzu publikoak kudeatzeko zerbitzuak, administrazio kontratu bereziak, eta kontratu pribatuak, baldin haien zenbatekoa ez bada aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago, eta ez badira 6 milioi euro baino gehiagokoak, barnean direla urte anitzetakoak, lau urte baino gehiago iraun behar ez dutenean, baldin eta urteko guztien zenbateko metatuak ez badu gainditzen aipatutako portzentajea, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatutako zenbatekoa ere.
María Lecumberri Bonilla, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.
Alkatearen ekainaren 29ko 790/2023 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskumena eskuordetu zitzaion kontratazio organo izateko, zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino handiagoa ez den kasuetan, aurrez adierazitako moduan.
Ebazpen honen goiburuan aipatutako eskumena izapidetzean administrazio-eraginkortasuna arintzeko eta hobetzeko, kide anitzeko organoari esleitu zitzaion eskumena berreskuratu behar du alkateak, kide bakarreko organo batek izapidetu dezan.
Baliatuz azaroaren 8ko 9/2017 Legeak (bigarren xedapen gehigarrian) ematen didan eskumena (9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuena, zeinaren bidez egiten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak igorrita).
Kontuan hartuz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 10. artikuluetan jasotako aukera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 eta 116. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua). Halaber, kontuan hartuz organo eskuordetzaileak beretzat hartzen ahal duela gai baten gaineko ardura –betiere tartean badaude izaera juridikoko inguruabarrak–, nahiz eta gai hori beste organo batek ebatzi behar duen, eskuordetuta.
Baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluak legez ematen didan ahalmena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), eta horiek guztiak horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Alkate honek bereganatzea kontratazio organoa izateagatik duen eskumena, kontratatzeko obrak, hornidurak, zerbitzu publikoak kudeatzeko zerbitzuak, administrazio kontratu bereziak, eta kontratu pribatuak, baldin haien zenbatekoa ez bada aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago, eta ez badira 6 milioi euro baino gehiagokoak, barnean direla urte anitzetakoak, lau urte baino gehiago iraun behar ez dutenean, baldin eta urteko guztien zenbateko metatuak ez badu gainditzen aipatutako portzentajea, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatutako zenbatekoa ere (alkateak berak ekainaren 29an emandako 790/2023 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zion eskumen hori).
Bigarrena.–Ebazpen honetako bereganatzeak ondorioak izanen ditu sinatzen denetik aitzina.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Laugarrena.–Bereganatze hau igortzea udal arloetara, Gobernu Batzarrera eta Osoko Bilkurara, jakinaren gainean egon daitezen.
Barañainen, 2026ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2607154