1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzekoa. Bigarren izendapen proposamen osagarria.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien hogeita sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1846/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia), 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22koan, argitara eman zen hautapen prozesua gainditu eta baldintzak betetzen zituzten hogeita sei izangaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 223/2026 Ebazpenaren eta apirilaren 23ko 1385/2026 Ebazpenaren bidez haien izendapena egin zen.
Izendapenaren ostean, igoera txandako izangai diren Inmaculada Fortanet Cervera andreari, Asier Fernández de Arroyabe Olaortua jaunari eta Jon Esparza Martín jaunari borondatezko eszedentzia eman zaie plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako, araubide finkoan.
Horri dagokionez, deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, plaza huts hori ere beteko dela, deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan.
Aurrekoa kontuan harturik, eta ez dagoenez gainditu duen izangai gehiagorik igoera txandan, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, eta hartan sartzea txanda irekiko izangai hauek: Antonio Francisco Blasco Carrillo jauna, Xabier Fuentes Pérez jauna eta Iosu Eder Lezaun Echauri jauna.
Deialdiaren 8.1, 8.2 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan agertzen den estekaren bidez.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 15ean.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2607195