104. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

157E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Marsá Fuentes andrea izendatzen baita Berrikuntzaren eta Europako Proiektuen Ataleko buru bitarte baterako.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela bitarte baterako izendapen hori, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena egin du; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario María Marsá Fuentes andrea izendatzea Berrikuntzaren eta Europako Proiektuen Ataleko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko maiatzaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Langileria Bulegoari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Iruñeko Udalari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 11n.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2606924