104. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

54E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Pilar Del Burgo Aldaya bitarte baterako izendatzen baita Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Ekonomia, Koordinazio eta Teknologia arloko Informazio Sistema Zentralen Ataleko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Pilar Del Burgo Aldaya bitarte baterako izendatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Ekonomia, Koordinazio eta Teknologia arloko Informazio Sistema Zentralen Ataleko buru. Izendapenak 2026ko maiatzaren 14tik aurrera izanen ditu ondoriok, eta horixe izanen da burutzan aritzeko lehen eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Konponbide Korporatiboen Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari (Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua) eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalari (Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzua), behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2026ko maiatzaren 13an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.

Iragarkiaren kodea: F2607044