2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2049., 2050. eta 2051. lurzatietan (Tejeria kalea). Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2026ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Udal Plan Orokorreko AR1 banaketa-areako M3A etxe-sailean, 3. poligonoko 2049., 2050. eta 2051. lurzatietan (Tejeria kalea), Amaia Astarriaga Rosek sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79,1. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2607404