104. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 634., 636. eta 637. lurzatietan. Behin betiko onespena

Alkatearen 2026ko martxoaren 9ko 123. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitatean (5. poligonoko 634., 636. eta 637. katastro-lurzatiak), Beriaingo San Francisco kaleko 11, 13 eta 14 zenbakietako jabekideek sustatua.

Iragarkia argitaratu zen 2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2026ko maiatzaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2026ko maiatzaren 13an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2607014