2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin administrari laguntzailearen plaza bat. Izendapena
Aezkoako Batzarre Nagusiaren Lehendakaritzaren 2026/06 zenbakiko Ebazpenaren bidez, eta epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Maider Juanicorena Santesteban izendatzen da, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako, deialdiko oinarrietako baldintzak betez, administrari languntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratu finkoko erregimenean. Deialdi hori 2025eko uztailaren 17ko 143 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Izendatutako izangaiak hilabeteko epea izango du, izendapena jakinarazten zaionetik zenbatzen hasita, lanpostuaz jabetzeko. Hala egiten ez badu, eta behar bezala justifikatutako arrazoirik ez badago, lanpostu horren gaineko eskubide guztiak galduko dituela jakinaraziko zaio.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Ariben, 2026ko maiatzaren 14an.–Batzarreburua, Carlos Bueno Reca.
Iragarkiaren kodea: L2607058