2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ELORTZIBAR
Oposizio-lehiaketa, euskara teknikariaren plaza betetzeko. Izendapen-proposamena
Deialdia argitara eman zen 2025eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 2an.
2026ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an, Lur Gil Reyren aldeko izendapen-proposamena argitaratu zen. Interesdunak ez ditu aurkeztu deialdiko 8.2 oinarrian aipatzen diren agiriak.
Hortaz, kalifikazio-epaimahaiak, 2026ko maiatzaren 15ean, Irati Ornat Jiménezen aldeko izendapen-proposamena egin du, hura baita oposizioa gainditu dutenen artean bigarren postuan geratu dena.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 8.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua).
Noainen, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Mikel Navarro Ayensa.
Iragarkiaren kodea: L2607227