2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Oposizioa, barne-igoera murriztuan, administrari-ofizialen bi plaza betetzeko Izendapena
Tafallako Udalaren alkatearen ebazpena, 2026ko maiatzaren 18koa, zeinaren bidez xedatzen baita administrari-ofizial izendatzea barne-igoera murriztuan administrari-ofizialen bi plaza betetzeko deialdiko hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiak.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 12an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, barne-igoera murriztuan betetzeko administrari-ofizialen bi plaza, plantillan plazarik gehitu gabe (2026ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 5ekoa).
Deialdi horretan, honako hau dago jasota: "1.3. Prozesu honetarako deia egin da bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
1.4. Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiak, behar diren hautaprobak gainditu ondotik betiere, administrari-ofizial izanen dira eta C mailan sartuko dira plazaz jabetzen direnetik. Hala, aurretik betetzen zituzten plazak automatikoki amortizatuko dira, eta, ondorioz, plaza kopurua ez da gehituko plantilla organikoan.
1.5. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak mailaz igo aurretik zuen araubide juridikoa, funtzionarioa izan nahiz lan-kontratuduna izan. Eskubide pasiboen araubide berari ere eutsiko dio".
Tafallako Udaleko alkatearen 2026ko martxoaren 30eko ebazpenaren bidez, onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioko proba egiteko eguna, ordua eta tokia ezarri ziren.
Prozesua bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak puntuazio hoberena lortu duten izangaiak izendatzeko proposamena egin du.
Horiek guztiak horrela eta deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da dagozkion izendapenak egitea.
Ondorioz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Maite Caballero Echecon eta Sonia Francoy Izal Tafallako Udaleko administrari-ofizial izendatzea (C maila), bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin. Barne-igoeraren aurretik zeukaten araubideari eutsiko diote (funtzionarioa edo lan-kontratuduna).
Bigarrena.–Izendatutako izangaiek izendapenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun naturalen barnean hartu beharko dute plazaren jabetza, hala xedatuta baitago deialdiko baldintzen 8.2 oinarrian. Aipatu epearen barnean izangairen batek ez badu jabetza hartzen, administrari-ofizial izateko eskubide guztiak galduko ditu, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Langileen Unitatera, behar diren izapideak egin ditzan, plantilla organikoan jasota geratzeko mailaz igo diren interesdunek betetzen zituzten plazak modu automatikoan amortizatu direla. Hori guztia, bete beharrez xedatuta dagoena abuztuaren 30ko 351/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan eta aipatutako deialdiaren 1. oinarrian.
Laugarrena.–Izendapen-ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatutako deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Alorrera, behar diren ondorioak izan ditzan; haren berri ematea Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran, ea, orobat, dagokion espedientean sartzea.
Seigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta haren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2607365