2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Lekualdatze-lehiaketa, bete daitezen soziologoaren 2 plaza. Deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2026eko maiatzaren 14an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko soziologoaren 2 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak 2026eko otsailaren 5ean emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2026eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20koan, argitaratu baitzen, eta behin amaituta eskabideak aurkezteko epea, inork ez du izena eman lekualdatze-lehiaketan. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 14an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2607064