2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRURTZUN
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako funtzionarioaren plaza bat. Izendapena
2026ko urtarrilaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (1 zenbakia) argitaratu zen zerbitzu anitzetako funtzionarioaren plaza baterako oposizio-lehiaketako proben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Irurtzungo Udalak Raul Casanova Erdociain zerbitzu anitzetako funtzionario izendatzea erabaki du, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen hautagaia.
Izendatutako izangaiak hamabost eguneko epean jabetu beharko du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onartzen duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.
Irurtzunen, 2026ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2607041