2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CAPARROSO
Oposizioa, administrari laguntzailearen plaza bat betetzeko. Izendapena
Alkatearen 2025eko abuztuaren 22ko 318 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko administrari laguntzailearen plaza bat (6 zenbakia dauka plantilla organikoan). Deialdia 2025eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4an.
Probak bukatuta, epaimahaiak gaindituen artean puntuazio hoberena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori 2026ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean.
Proposatutako izangaiak aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Caparrosoko alkateak, 2026eko maiatzaren 19ko 213 Ebazpenaren bidez, erabaki du María Pascual Saracíbar izendatzea Caparrasoko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko (6 zenbakia dauka plantilla organikoan), eta, orobat, plantilla organikoan hutsik dagoen plaza hori adjudikatzea.
Izendatutako izangaiak izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hartu beharko du plazaren jabetza.
Egun horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, plazaz jabetzen ez bada, Caparrosoko Udaleko langile lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Caparroson, 2026ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2607383