1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
951/2026 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Santiago Álvarez Folgueras jauna Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, zilegi da burutzak bitarteko gisa betetzea izendapenaren bidez -testu bategin hori 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 106.1 artikuluaren babesean da aplikatzekoa-.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Santiago Álvarez Folgueras jauna Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko buru izendatzea, bitarteko gisa, 2026ko maiatzaren 11tik aurrerako ondorioekin.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak haren berri izan dezan.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 6an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.
Iragarkiaren kodea: F2607015