104. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1754/2026 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela Yanira Calvo Ilundain andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2569/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen gehienez ere laurogeita zazpi plaza betetzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.

Martxoaren 8ko 968/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak kontratatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko apirilaren 5ean, eta kontratazioak egin ziren Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 2ko 1610/2024, azaroaren 6ko 4201/2024, otsailaren 10eko 402/2025, apirilaren 22ko 1119/2025, uztailaren 31ko 2191/2025 eta martxoaren 17ko 935/2026 ebazpenen bidez.

Horretarako ezarritako epearen barnean eskatuta, izangai bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, kontratua sinatu zen egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan beste lanpostu batean funtzionario gisa zerbitzu ematen ari zelako.

Aurrekoa oinarri hartuta, eta deialdiaren 8.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2026ko maiatzaren 7an kontratazio proposamen osagarri bat argitaratu zen, Yanira Calvo Ilundain andrearen aldekoa, hura baita prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri dena.

Izangaiak eskatu zaion dokumentazioa epe barnean aurkeztu duenez, eta eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, bidezkoa da kontratatzea eta plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erabakitzea bidezkoa dela Yanira Calvo Ilundain andrea kontratatzea aldizkako lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzailearen lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 9516 zenbakia duen plaza esleitzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari atxikia.

2. Izangaiak behar den kontratua sinatu beharko du 2026ko ekainaren 1ean, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.

Kontratua sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2607579