104. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1601/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, obra zibileko teknikari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1325/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko obra zibileko teknikarien hamar plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 1845/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko ekainaren 27an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 2790/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko irailaren 29an.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 960/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko apirilaren 20an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea David Espelosín Azpilicueta jauna eta María Mar Vega Álvarez andrea, igoera txandako izangaiak, eta Javier Samaniego Esparza jauna, José Manuel Duarte Moldes jauna eta Pablo Gomara Rosagaray jauna, txanda irekikoak, obra zibileko teknikariaren lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.

2. Lanpostu hutsak adjudikatzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Zehaztea izendatutako izangaiek 2026ko ekainaren 1ean hartu beharko dute plazaren jabetza, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Egun horretan plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Plaza huts hauek bete gabe gelditu direla deklaratzea: 1896, 2119, 2138, 2141 eta 6486.

5. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

GIDABAIMENA

Espelosin Azpilicueta, David

Igoera txanda

0001873

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

X

Vega Alvarez, Maria Mar

Igoera txanda

0001991

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

X

Samaniego Esparza, Javier

Txanda irekia

0008021

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

X

Duarte Moldes, Jose Manuel

Txanda irekia

0001883

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

X

Gomara Rosagaray, Pablo

Txanda irekia

0001898

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

X

Iragarkiaren kodea: F2606984